Dirigido a: Alcalde
19-04-2020
Aupa alkate jauna! Galdera bat daukat, nere emaztea aurdun dago, ta beraz, ibiltzea beharrezkoa da, ia da 40 egunon darama etxetik atera gabe. Posible da kalera ateratzea etxe inguruan gutxienez??? Edo garagean pixkat ibiltzea, ordu erdi egunero nahikoa izanen zen. Mile eske.
21-04-2020
Barne Ministerioak emakume haurdunak arriskudun pertsonak direla eta, beraz, etxean gelditzea gomendatzen du. Bestalde, 463/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluak honako hau ezartzen du: Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea. G) Ezinbesteko batengatik edo premia-egoeragatik. H) Banaka egin beharreko antzeko beste edozein jarduera, salbu eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzen bazaie edo justifikatutako beste arrazoiren batengatik. Beraz, hori ikusita, haurdunaldi prozesu aurreratuan badago eta ibiltzera irtetea ezinbestekoa bada edo gomendatu badiote, aurrera, irten dadila, eta oso beharrezkoa dela uste badu ere, norbaitekin irten dadila. Ongi ibili.

Deja un comentario



Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Volver arriba