Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.
Dirigido a: Alcalde
12-05-2020

Kaixo. COVID 19aren pandemia dela eta, ikusten da egunetik egunera Atarrabian bat edo beste kutsatzen dela. Gaurko datuen arabera, atzotik hona, Nafarroa osoan 16 pertsona kutsatu dira eta horietako 2 Atarrabiakoak dira. Atzo 13 ziren Nafarroan eta 1 Atarrabiakoa.Iruditzen zait komenigarria izango litzakela informazio hori herriko jendeari helaraztea, bandoen bidez edo, arduraz jokatzeko sartu garen fase berri honetan non terrazak betetzen hasi diren, batzuetan gomendutako neurriak hartu gabe.Eskerrik asko.

18-05-2020

Udalak informazio-lana egiten ari da gure esku ditugun kanalen bidez (udal-webgunea, sare sozialak, kartelak, etab.), eta egunero ehunka galdera erantzuten ari dira, bai kalean bai telefonoz, posta elektronikoz. Erraz ulertzeko eta irakurtzeko moduko laburpenak zintzilikatzen dira, saltokietan eta autobus-geltokietan maskarak banatzen dira, udaltzaingoaren bulegoan bertan ere, eta oinez patruilatzen da jende gehien biltzen den guneetan, herritarrak etengabe informatuz. Beti egin daiteke gehiago, baina uste dut krisiaren kudeaketa zuzena dela. Agur bero bat.

Deja un comentario



Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.