kaixo alkate: Jakin nahiko nuke , nola egiten den hondakin solidoen bilketa Atarrabian. zenbat tonelada jasotzen diren urtean, ze egunetan egiten den bilketa , olioaren bilketa noiz egiten den … Horrelako informazioa jasotzea, beharrezkoa dut lan bat egiteko, horregatik edozein informazio eskuratzea eskertuko nuke. Eskerrik asko. J.A.A. (07/12/2012)

diciembre 12, 2012

Mankomunitatearekin harremanetan jarri naiz beraiek bait dira hondakinen biiketa egiten dutenak. Eskatutako datuak horaindik ez didate bidali. Iritzi bezain pronto toki honetan argitaratuko ditugu. Dena den, egokiena zuk beraiekin hitzegitea denez, ematen dizut arduradun baten telefonoa eta helbide elektronikoa: Aurelio Bidaurre du izena, telefonoa 689978001 eta abidaurre@mcp.es helbide elektronikoa. (12/12/2012)

Agindutakoa bete egin behar da. Hemen dituzu Mankomunitateak bidalitako datuak (26/12/2012):

Hondakin kopurua azaroan:

Etxebizitzak Edukiontzi kopurua Kiloak hilabetean Bilketa kopurua Kiloak egunean
Organikoa eta gainerakoa 81 218.439,99 30   7.281,33
Ontziak 70 20.152,37 9 2.239,15
Papera 76 26.954,08 13 2.073,39
Beira 57      
         
Industrialdea Edukiontzi kopurua  Kiloak hilabetean Bilketa kopurua Kiloak egunean
Ontziak 21 14.942,30 13 1.149,41
Papera 12 1.281,23 8     160,15
Beira 2      
      Osotara  12.903,44

Organikoen bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 7 egun astean

Ontzien bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 2 egun astean

Paperaren bilketaren aldizkakotasuna etxebizitzetan: 3 egun astean

Organikoen bilketaren aldizkakotasuna industrialdean: 3 egun astean

Paperaren bilketaren aldizkakotasuna industrialdean: 3 egun astean

Edukiontzien edukiera: 3.200 litro

Kalkulua era proportzionalean egiten da, datu zehatzik ez dugulako.

Azaroan talde mailan bildutako hondakin kopurua hartu eta taldeak dituen edukiontzi kopuruaren artean

zatitzen da eta, ondoren, herri mailan dagoen edukiontzi kopuruagatik biderkatzen da.

Hori hiru hondakin motatan egiten da: organikoa, papera eta ontziak

Beira kopuruaren datuak:

Azaroan 10.635 kilo bildu ziren eta urtarriletik azarora 186.580 kilo.

Añadir a las redes sociales.

<< volver