Kaixo, Mikel Gustatuko litzaidake jakitea zein den udaletxeak euskara atalean aurreikusita duen gastua eta zertan gastatzen den diru hori. Hala ere galdetu nahiko nizuke programa batzuei buruz. Alde batetik, beste urtetan udalekuen informazioa paperean jasotzen genuen eskoletan eta dagoeneko institutuaren partetik ez dugu ezer jaso. Bestalde Gozatu bidaiaz kanpainarekin gauza bera gertatu da: apirilaren 1ean martxan jarri zen eta momentuz berririk ez. Pasa den astean liburutegian galdetu nuen eta ez zuten programa horren berririk. Berriz Burlatako institutuan, aste santuko oporrak pasa eta berehalaxe ikasleek informazioa jaso zuten. Uztez, ez dela Pedro de Atarrabiako institutuaren kulpa udaletxearena baizik. Ez dakit zein den honen atxenapenaren arrazioa baina ezkertuko nizueke hemendik aurrerainformazioa garaiz helaraztea. Y.A. (25/04/2016)

abril 26, 2016

Lahenik eta behin eskerrik asko idazteagatik. Erantsita bidaltzen dizut Euskara Atalaren programazioaren aurrekontua.

Bestalde eta programa zehatzei buruz kontu pare bat. Udalekuei eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu programari dagokionez Aste Santua aurretik banatu genuen informazioa Atargin, Paz de Zigandan eta Petri Atarrabiako Institutuan. Udalekuen inguruan foiletoa banatu genuen eta irakurzaletasunari buruz orri-markatzaileak eta bestelako materiala banatu genuen Ikastetxeetan.

Egia da Liburutegiarekin arazoak izan ditugula programa inplementatzen; izan ere, liburutegian programa lantzeko beharrezkoak diren hainbat euskarri (irakurleen fitxak, irakurritako liburuen gaineko informazioa jasotzeko formularioak, eta abar) egokitu behar izan ditugu, liburuzainak zituen irizpide kontuengatik. Dena dela, materiala egokitu dugu eta dagoenekoz liburutegian dute (pasa den asteartean eraman nituen). Atarrabia Liburudendan ere badute programaren berri, eta han bai laguntza osoa eskaini zidaten.

Dena dela, euskara atalaren programazioaren gaineko edonolako informaziorik nahiko bazenu, nahi duzuen etor zaiztezke Udaletxeko gure bulegoetara eta atsegin handiz hartu eta azalpenak emango dizkizut.

Sentitzen dut programaren hasiera berandutzea, eta horregatik barkamena eskatu nahiko nizuke. Jaso ezazu agur bero bat. (26/04/2016)

Añadir a las redes sociales.

<< volver