Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Udal Plan Orokorra. Dokumentazioa

Atarrabiako Udalak, 2015eko maiatzaren 12an egin aparteko osoko bilkuran hasiera batean onartu zituen Udal Plan Orokorra eta honen osagarri den Ingurumen-eraginaren Azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, akordioaren lehen puntuari dagokion dokumentazioa jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 2015eko irailaren 30era bitarteko epean, urriaren 31 arte epea luzatuta. Epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Udal Plan Orokorra (Memoria Justifikatzailea)

Ondokoak ikus daitezke honetan: Planaren helburuak, jasotako informazioaren ondorio azpimarragarriak, proposatutako hiri-ereduaren justifikazioa eta zehaztapen egituratzaileak, beharren azterketa eta etxebizitzari, jarduera ekonomikoentzako espazioari, jarduketa eta ekipamenduei, garraioari eta hiri-bideei buruzko proposamenak eta minusbaliotasundun pertsonen irisgarritasunari buruzko proposamenak. Ordea, ingurumen- eta lurraldetasun-eraginaren gaineko balorazioak Ingurumen-eraginaren Azterketan txertatu dira, memoriaz gaindiko agiria osatzen duena.

Memoria Justificativa

Ingurumen-eraginaren Azterketa

Plana garatzean eta exekutatzean egin daitezkeen jarduketek ingurumenarekiko eragina identifikatu eta baloratzen du. Hortaz, azterketa bat eskaintzen digu, indarrean den legedian aurreikusitako ingurumen arloko ebaluazio estrategikoa egin ahal izateko ingurumen arloko Nafarroako Gobernuko Departamentu eskudunak ebaluazioa egiteko erabiliko duena.

IEA (1. zatia)

IEA (2. zatia)

IEA (3. zatia)

Jasangarritasun Ekonomikoaren Azterketa

Jarduketaren eraginak, beharrezko azpiegituren ezartzeak eta mantentzeak edota honen ondorioz sor daitezkeen zerbitzuak martxan jartzeak eta hauek emateak, ukitutako Ogasun Publikoetan izan dezaken eragina, eta halaber, erabilera produktiboetara zuzendutako zoruaren nahikotasuna eta egokitasuna baloratzen ditu.

Jasangarritasun Ekonomikoaren Azterketa

Katalogoa

Katalogoa

Araudi urbanistikoa

Araudia

Eraikuntza ordenantzak

Ordenantzak

Planoak

P1 Clasificación

P2 Gestión

P3 Usos globales suelo

P4 Espacios libres

P4 Usos pormenorizados espacios libres

P5 Alineaciones y rasantes

P5 Alineaciones y rasantes

P6 Movilidad

P7 Catálogo

P8 Abastecimiento

P9 Electricidad

P10 Saneamiento

P11 Telecomunicaciones