Nori zuzenduta: Alcalde
22-11-2018
Iepa Mikel, aspaldi solastu genun gai bati bati buruz galdetu nahi dizut.. Badakizu atarrabia kalean eta kale nagusian aparkatzeko ze arazo ditugun, are gehiago kultur etxean edozein ikuskizun edo entsegu dagoenean...ez al da posible ibai ondoan dauden mazeta erraldoiak kentzea ta 4-5 aparkaleku sortu? Honekin batera, ezin al duzu Arreko alkatearekin solastu ta kale nagusitik Arre aldera irtetzen zeuden aparkalekuak berriz margotu? 3 metroko azera ta bidegorri elegante bat egin zuten ta aparkalekuak kendu (ta bada tokia)....ta gaur goizean han aparkatutako kotxe guztie multa... Eskermila
11-12-2018
Lehenik eta behin barkamenak eskatu nahi dizkizut erantzuten izan dudan atzerapenagatik. Gaian sartuta, aipatzen duzun kale hori Arreko Kontzejuak moldatu zuen. Haiek bazekiten Atarrabiako bizilagunek aldapa hori erabiltzen genuela aparkatzeko eta mesede handia egiten zigula; hori kontuan izanda obrari ekin zioten aparkalekuak nahita kenduz. Nire iritziz Arrek ez zuen oso modu onez jokatu. Dena dela, saiatuko gara beraiekin harremanetan jartzen ea lortzen dugun irtenbideren bat. Baina itxaropen handirik ez dudala aurreratzen dizut. Aparkatzeko bestelako alternatibak baloratzen ibili ginen udaltzainburuak eta nik neuk (Hirigoien kalea zentzu bakarrekoa jarri, espaloi eremua murriztu, etab.) eta lortzen genituen plazetarako eragozpen handiak ikusi genituen. Dena dela beste buelta ematen saiatuko gara, zuk planteatzen duzuna kontuan hartuz. Mila esker eta ongi izan.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba