Alkate jauna, pasa den ekainak 9-ko uholdeetan urak autoa “eraman” zigun. Kalte handiak jasan ditu eta indemnizazioa jasotzeko tramiteetan gabiltza. Dena dela, kezka batekin gelditu ginen eta, egia jakin dezazun, gertatu zena kontatuko dizugu; Egun horretan kotxea Martiketen zegoen aparkaturik eta gu Atarrabiatik 50 Kilometrotara aurkitzen ginen. Guri udaltzaingoak ez zigun abisurik eman, ezta beste inongo zerbitzuk ere, bestela segituan etorriko ginen. Berriz diot, ez telefono mugikorretan ez fijoan ere ez genuen deirik ezta mezurik ere jaso. J.B. (2/7/2013)

Udaltzainek badituzte Martiket eta Ulzama auzoetan bizi diren auzokide batzuen telefonoak eta horiei abisua egin zitzaien. Beste kasu batzuetan matrikula ikusita ahal badute bilatzen dute jabeen telefonoa eta abisatu. Suposatzen dut bigarren talde horretan egongo zarela eta Udaltzainek ez zuten zurekin harremanetan jartzeko modurik aurkituko. (5/7/2013)

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba