Atarrabiako Udalak tokiko Kultur Mezenasgorako bigarren proiektua jarri du abian

April 20, 2017

¡IZAN ZAITEZ MEZENAS!

MECENAZGO CULTURAL“Larrain dantza” proiektua Atarrabiako Udalak sustatua da, Atarrabia Abesbatzarekin elkarlanean, eta Nafarroako Gobernuak MECNA zigilua eman dio. Horri esker, proiektuak zerga-desgrabazio nabarmenak izanen ditu, Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Lege onetsi berriarekin bat.

Izan ere, ikuskizuna finantzatzen laguntzen dutenek beren dohaintzaren %80 murrizteko aukera izanen dute 2018an eginen den PFEZaren aitorpenean. Nahi duen oro mezenas izan daiteke 50 euroko dohaintza egiten badu.

Argibideak, Kultur Etxean eta e-postaren bidez: cultura@villava.es

Sare sozialetara gehitu

<< atzera