Arratsalde on, Alkate. Web orri berri honetan pare bat akatsez ohartu naiz euskarako bertsioan. Esate baterako, hasierako orrian, euskaraz edo gazteleraz aukeratzerakoan, edozein sakatuta ere, beti gaztelerako bertsiora bidaltzen zaitu. Bestetik Udal taldeen erantzunak irakurtzeko botoia sakatzean berriro gaztelerako bertsiora pasatzen da. Hala ere, zoriontzekoa da web orri berriaren itxura eta txalotzekoa software librea erabiltzea, eta orokorrean egiten ari zareten lan guztiarengatik ere zorionak eta segi aurrera! Urte berri ON. A. (11/12/2012)

Mila esker zure oharrarengatik eta orokorrean bidali duzun mezuarengatik. Akatsak zuzendu ditugu jadanik. Urte berri on zuri ere eta Atarrabiar guztiei. (12/12/2012)

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba