Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

Atarrabiako udala / Udaltzaingoa Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Atarrabiako
Udala

UDALTZAINGOA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

ATARRABIAKO UDALTZAINGOA

Identifikazio datuak
Atarrabiako Udaltzaingoa hiritarrentzako zerbitzua da, hiritar-segurtasunaren babesa lortzea eta egungo legeria eta udal ordenantzak bete daitezen helburu duena. Bere nahia da, prebentzioaren eta sorospenaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.

HeHaBren helburuak
Nahi dugun Udaltzaingoa eraginkorra, gertukoa eta aldaketei eta irakaspenei irekia izanen da. Gainera, segurtasunaren eta babesaren arloetan dituen beharrei erantzungo die, hau guztia, herritarrekiko zuzeneko harremanaren bitartez.

Ematen diren zerbitzuak
Atarrabiako Udaltzaingoak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

Zerbitzu orokorrak eta herritarrari laguntzekoak:
• Informazioa
• Objektu galduak
• Instalazioak ireki eta itxi


Prebentzioa eta herritarren segurtasuna:

• Herrian barna patruilatu delituzko ekintzak prebenitzeko
• Esku-hartzea erasoetan eta ekintza bandalikoetan ...
• Elkarlana beste poliziekin
• Ospakizunen kontrola
• Udal agintariei babesa eta laguntza eman
• Udaletxerako sarreren kontrola
• Bide-segurtasunaren aurkako eta arau-hauste administratiboak salatu
• Aktibitateen ordutegia kontrolatu
• Liskar pribatuak konpontzeko bitartekaritza lana egin

Polizia judiziala:
• Salaketak jaso ekintza penalen eta ikerketengatik, dituen eskumenen barruan.
• Genero Indarkeriaren biktimei laguntza eman

Trafikoa eta mugikortasuna:
• Trafikoa antolatu eta arautu.
• Trafikoa antolatu ikastetxeetako sarbidetan
• Trafiko istripuen argiketak bideratu.
• Hainbat ospakizunetako ibilbideen seinaleztapena eta antolaketa planifikatu.
• Ibilgailuak kaleetatik erretiratu
• Abandonatutako ibilgailuen espedienteak bideratu.
• Bide-segurtasuneko kanpainak egin

Administrazio izapideak:
• Espazio-erreserben, pasabideen, obra-baimenen... kontrola
• Mugikortasuna mugatua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkatze-txartelak ematea
• Mugikortasunarekiko espedienteak
• Txakur arriskutsuen baimenak
• Zehapen-espedienteak kudeatu (trafikoa, ordenantzak)
• Tasak eta isunak kobratu
• Administrazioaren jakinarazpenak herritarrei eman (epai-zitazioak eta beste administrazioetako isunak)

Babes zibila:
• Pertsonei laguntza eman istripuetan, hondamendietan...


ZERBITZUEN KARTA

ATARRABIAKO UDALTZAINGOEN ZERBITZUEN KARTA


NON GAUDE?

Kale Nagusia 22
31610 Atarrabia
 (Nafarroa)

Telefonoak: 948 136 390 (08:30etatik 14:30etara), 608 973 030 (24 orduz) eta 900 700 092 (finkoetarako bakarrik)

Faxa: 948 136 070

Helbide elektronikoa: admonpolicia@villava.es

Web orria: http://www.villava.es

Jendearentzako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30ak arte.

ESKABIDEAK, ABISUAK, KEXAK EDO IRADOKIZUNAK JASOTZEKO MODUAK

- Jendeaurrean, ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30ak arte

- Telefonoz, 948 136 390 (08:30etatik 14:30etara), 608 973 030 (24 orduz) eta 900 700 092 (finkoetarako bakarrik)

- admonpolicia@villava.es helbide elektronikoaren bitartez


DATU INTERESTARRIAK


Legeri aplikagarria
 

Herritarren eskubideak 

Herritarrei eskatzen dieguna    

Kale Nagusia 22 p.k.31610 Atarrabia (NAFARROA)
Tel.948 13 66 80 Fax.948 13 63 86 ayuntamiento@villava.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du