Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

Atarrabiako udala / Agurra Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Atarrabiako
Udala

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Alkatearen argazkiaLagun agurgarriok:

Milurteko berri honen atarian "herri globala" izenekoaren bideak eginak ditugu jada gure aurrean. Internetek iraultza ekarri du komunikabideei, informazioari, jendearen arteko harremanei eta erakundeen artekoei buruz genuen ideiara.

Atarrabiak ez du hutsik egin hitzordu horretan, eta honela, Web orri hau inauguratu nahi du, mundura leiho bat zabalduz, munduak leiho horretatik gure herri maiteari so egin diezaion.

Baina ez dezazula aski izan, interneteko erabiltzaile horrek, begiratoki informatiko honetara edota orain atseden hartzeko erabili duzun irla honetara sartzearekin. Gune hau, bisita gaitzazula eskatzeko gonbidapena baino ez da; izan ere, aurrez-aurre duzun kristalezko pantaila oso hotza da eta, aitzitik, Atarrabiak duen onena bertan bizi direnen berotasuna da; eta oraindik orain, ez dago modurik giza-berotasuna eta kalitatea sarearen bidez bideratzeko.

Zure zain gauzkazu.

ATARRABIAKO UDALA

Kale Nagusia 22 p.k.31610 Atarrabia (NAFARROA)
Tel.948 13 66 80 Fax.948 13 63 86 ayuntamiento@villava.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du