GAZTERIA ARLOA

Atarrabiako Udalaren Gazteria Arloak herriko gazteriari (12 – 30 urte) zuzendutako politikak eta ekintzak diseinatu, kudeatu eta garatzen ditu. .

jardin1Harremanetarako

Tel.: 948 35 59 70
Posta elektronikoa: juventud@villava.es
Facebook: atarrrabiako gaztelekua
Instagram: gazteleku_atarrabia

Heziketa taldea

Koordinatzailea: Joseba Amigorena Manzanos
Hezitzaileak:
Saioa Petrizan Lombraña
Ariane Etxeberria Sampedro
Garazi Sanchez Sanchez

Helburuak

Gazteria Arloaren helburu orokorrak

Zerbitzuak

Gazte gunea

“Gazte gunea” heziketa- eta aisialdi-gunea da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Bere helburuak ondokoak dira: BIZIMODU OSASUNGARRIAK eta BEGIRUNEZKO, BERDINTASUNEZKO, BIZIKIDETZAZKO ETA ERANTZUNKIZUNEZKO balioak sustatzea. Eremu hau aipatu helburuekin eta balioekin bat datorren araudi komunak erregulatzen du.

Eremu honi buruz ari garenean, futbol zelaiak, Perituen Eskolak eta “Indurain Anaiak” Kiroldegiak mugatzen duten Fruta-arbolen Pasealekua z/g helbidean kokaturiko gazteentzako aisialdi esparru osoaz ari gara. Eremu honetan ondoko udal instalazioak aurkituko ditugu: Gaztelekua, Skate lekua, erabilera anitzeko pista, lorategia eta gune irekia.

– Ordutegia (lotura)
– Egutegia (lotura)
– Eremuak eta gelak (lotura)
– Baliabideen uztea (lotura)
– Araudia (oraindik ez dugu)

Programak

Atarrabiako Udalaren gazteria Arloak, herriko gazteen behar ezberdinei erantzuteko helburuarekin, udalaren gazteen arloko politika garatzen du, ondoko programen bidez:

– Esku-hartze soziedukatiboa (lotura)

– Animazio soziokulturala (lotura)

– Esku-hartze komunitarioa (lotura)

– Gazteentzako Informazio Zerbitzua (lotura)

– Emantzipazioa (lotura)