Helburu orokorrak

1.- AUTONOMIA ETA GARAPEN PERTSONALA. Baldintza egokiak gazteen esku jartzea, ahalik eta autonomia mailarik handienaz gazteek euren bizitza gara dezaten, erabakiak hartu eta dituzten arazo pertsonalak eta taldekakoak konpon ditzaten; eta halaber, arlo biologikoan, psikologikoan eta sozialean portaera osasungarriak hartzen jakin dezaten.

2.- HERRITARRAK ETA ELKARBIZITZA. Sustatzea, Atarrabiako gazteek balioak, jarrerak eta portaerak eskura ditzaten sustatzea; betiere, gizarte-kohesioa bultzatuko duten norbanakoen eta talde-erantzukizunean, elkarbizitzan, begirunean, berdintasunean, elkarrizketan eta adostasun bidezko erabaki-hartzeetan oinarrituak..

3.- PARTE-HARTZEA, GIZARTE- ETA KULTURA-SUSTAPENA. Gazteen parte-hartzea sustatzea eta gazteak arlo honetan heztea. Horretarako asoziazionismoa eta boluntarioen lana bultzatuko da, gizarte- eta kultura-sarearen eta sare komunitarioaren kide eragileak diren neurrian, euren beraien eta inguruan dituzten pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

4.- INFORMAZIO praktikoa, objektiboa eta argia eskaintzea, interes pertsonaleko eta taldekakoaren inguruko gaiei buruzkoa, Atarrabiako gazteen beharren, lehentasunen eta eskaeren arabera.

5.- ELKARGUNEA ETA ELKARREKINTZA. Espazioak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea, herriko gazteen aisialdian euren arteko elkarguneak eta elkarrekintza bultzatzeko xedearekin.

6.- EKINTZAK PROGRAMATZEA, GAZTERIA ARLOAN. Gazteei zuzendutako ekintzen diseinua, antolaketa, zabalpena, gauzatzea eta ebaluazioa bultzatzea.

7.- SARE-LANA. Gazteekin eta gazte-politiketan lanean ari diren eragileen arteko sare-lana (elkarlana eta kooperazioa) bultzatzea.

8.- Informazioaren eta komunikazioaren teknologietara SARBIDEA bermatzea, Gaztelekuko multimedia-gunearen kudeaketaren bidez.