Herritarrak Hartzeko Bulegoak Aenor kalitate ziurtagiria eskuratu du

Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoak (HeHaB) AENOR Kalitate Ziurtagiria eskuratu zuen eskaintzen duen Zerbitzuen Kartarentzat, 2007ko urtarrilaren 26an.

AENORZerbitzuen Kartak agiri publikoak dira eta Administrazio organoek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emateko eta zerbitzuon ematea ziurtatzeko hartzen diren konpromisoak eta erabiltzen diren indikadoreak zehazteko bitartekoa dira.

Zerbitzuen Karta lantzeak eta argitaratzeak herritarrekiko konpromiso zehatza eta sumagarria hartzea suposatzen du, ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Herritarrak Hartzeko Bulegoak bere borondatez hartutako konpromisoa da, eskaintzen dituen zerbitzu publikoak hobekiago emateko.

Zer da HEHAB?

Identifikazio datuak

Herritarrak Hartzeko Bulegoa Udalaren eta herritarren artean ematen diren kontsulta eta gestio ia gehienak biltzen dituen udal zerbitzua da, erakunde honen eta herritarren arteko harremanak errazteko, administrazio hurbilagoa ahalbidetzen duelarik.

HeHaBren helburuak

Atarrabiako Udalean jasotzen diren informazio eta izapide eskariak oro gune bakar batean biltzea, azken helburua herritarra bera izaki.

Ematen diren zerbitzuak

Herritarrak Hartzeko Bulegoak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

Tramiteen kudeaketa:

• Alta eta baja emateak eta aldaketak erroldan
• Errolda bolanteak eta ziurtagiriak
• Izenemateak Bategite Zibilen Udal Erregistroan
• Erregistroa
• Banku-helbideratzeak
• Obra-baimenak
• Pasabideak
• Alta emateak, bajak eta aldaketak JEZn
• Ziurtagiriak: ondasunak edo jabetzak, JEZ eta zirkulazioa
• Erreziboen eta zor ezaren ziurtagirien bikoiztuak
• Zita eskatua: arkitektoa, aparejadorea, ingeniaria, alkatea eta idazkaria
• Gainbalioen kalkulua
• Atarrabiako merkatu txikirako salmenta postuetarako eskabideak
• Isunen aurkako alegazioak
• Izenemateak udalekuetan
• Herriko jaietan kaleko salmenta postuak paratzeko eskabideak
• Herriko jaietan txosnak paratzeko eskabideak
• Udalaren web-orriaren eguneratzea
• Estatistikak
• Udal hilerria
• Fidantzen eta bermeen itzultzeak
• Euskara ikasteagatiko dirulaguntzak
• Izenemateak Kirol Eskoletan
• Zirkulazio Zergaren itzultzea behin-betiko Bajagatik
• Datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea gauzatzea.
• Hitzarmeneko emanaldietarako laguntzak, herriko musika- eta arte-elkarteentzat.
• Herriko Elkarte Soziokulturalentzako laguntzak
• Erreziboen ordainketa VISArekin
• Izenemateak hiri-udalekuetan
• Gainbalioen ordainketa zatikatu
• Minusbaliatuentzako aparkaldi txartela eskaera
• Agirien egiaztatzea
• Ezkontza Zibilerako Eskaera
• Izenemateak Entitateen Udal Erregistroan
• Ondarezko erantzukizunaren erreklamazioa
• Berdintasunaren aldeko emakumeen elkarteentzako dirulaguntzak
• Gidatzeko eta zirkulazio baimenean helbidea aldatzeko eskaera
• Atarrabiako ikasleen Aita-amen Elkarteentzako diru-laguntzak
• Gazte Bermeko Sistemarako izen-ematerako erabiltzaile/pasahitza eskaera
• Udal-Artxiboko kontsultaren eskaera
• Gardentasun Atariaren eguneratzea

Informazioa:

• Atarrabian kokaturiko zerbitzu eta erakundeen gaineko informazioa
• Garraiobideak
• Kultura- eta aisialdi-jardueren eta ikuskizunen agenda.

Oharrak, kexak eta iradokizunak:

• Oharren, kexen eta iradokizunen erregistroa, bideratzea eta erantzutea.

Legeri aplikagarria

Herritarren eskubideak

Herritarrei eskatzen dieguna

Non gaude?

Kale Nagusia 22

31610 – Atarrabia (Nafarroa)

Telefonoak: 948 13 66 80 / 012

Faxa: 948 13 63 86

Helbide elektronikoa: ayuntamiento@villava.es

Web orria: http://www.villava.es

Jendearentzako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30ak arte.

2017ko HEHAZren aktibitateen memoria: 2013-2017 Urteen arteko aldeak

Aktibitateen memoria

Zerbitzuen Karta

Herritarrak Hartzeko Bulegoaren Zerbitzuen Karta

Konpromisoen betetzeari buruzko txostena: 2017. urtea

2017 urteko txostena

Konpromisoen betetzeari buruzko txostena: 2009-2017 urteen arteko aldeak

2009-2017 urteen arteko aldeak

Kanpoko bezeroei eginiko inkestaren gaineko txostena: 2017. urtea

Txostena