Besta Jira (Aita Domingotarrak)

Civiles

Eraikin dotore hau, orain dela urte batzuk Ama Arrosariokoaren Elizan bilakatu da. 1911. urtean eraiki zen Iruñeko sendi burgesen ekimenari esker, beraientzako aisialdirako jatetxe eta kasino gisa.

“Besta Jira” kasinoaren bizitza oso laburra izan zen, bertan ikusten zen bizimodua lizuna zelako edo Atarrabiako biztanleria eskandalizatu egin baitzen. 1915. urtean Aita Domingotarrek bereganatu eta hainbat handiagotze-lan egin ondoren “Berrio Otxoa” ikastetxerako eta Misio Apezgaitegirako egokitu zuten.

Aita Domingotarren ekimenez berriztatu egin zuten eta elizatarako erabili. Eraikuntzan hainbat gauza nabarmen daitezke. Jatorrizko plantari gordetako errespetuaz gain Domingo Iturgaiz atarrabiar domingotarrak eginiko beirate ikusgarriak.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba