Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Millan Optika

Helbidea: Ezkaba 5
Telefonoa: 948 14 36 40

Millán Optika, 25 urte betetear atarrabiako ikusmen-osasuna zaintzen.

Millan Optikan, Ezkaba 5ean, zure ikusmen- eta entzumen-osasuna zaintzen dugu, teknologiarik berriena erabiltzen duten profesionalik onenen esperientzia, arreta pertsonalizatuarekin eta hurbilekoarekin uztartuta.

Ia 25 urte daramatzagu Atarrabian herriko optika izaten. 1996an, Antonio Millán Azcuneren eskutik, helburu bikoitza finkatu genuen: gure paziente guztien ikusmena zaintzea eta kalitate goreneko optometrian zerbitzu teknikoa ematea. Eta uste dugu lortu dugula, 25 urtek bermatzen gaituzte eta gure paziente guztiekin dugun harreman estu eta hurbilak berresten du.

– Juana eta Carlosen arreta pertsonalizatua eta hurbila.

– Puntako teknologia duten lenteak, mota guztietako gailu elektronikoetarako (argi urdina) eta aire zabaleko jardueretarako bereziak.

– Azken belaunaldiko lentilla eta lente progresiboak, distantzia guztietan ondo ikusteko, egokitzapen eta jarraipen jarraitua bermatuta.

– Azken ereduak eta kalitate gorena ikusmen- eta eguzkitarako lenteen muntaketetan, kirol-jardueran eta laneko babesean.

– Prezioetan aukera zabala, eta urtean zehar hainbat eskaintza.

– DESKONTU bereziak familia ugarientzat, erretiratuentzat eta langabezian daudenentzat.

– Zure entzumen-arazoez ere arduratzen gara.

BISITA GAITZAZU EDO JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN TELEFONO EDO POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ.