Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

AG Eraikuntzak

Konpromisoa, bermea eta kalitatea

Denda espezializatua gara, etxebizitzak, merkataritza-lokalak, atariak eraberritzeko garaian.
Salmenta-gunea gara eta proiektuak egiten ditugu.

CONSTRUCCIONES. Eraikuntzaren eta erreformen arloan dauden beharrak asetzera bideratutako enpresa.

Duela 25 urte sortu zen, bezeroei irtenbideak eta ideiak emanez, arreta berezia jarriz kalitateari, lehiakortasunari eta ezarritako epeak betetzeari, bai eta laneko arriskuen prebentzioarekiko konpromisoari ere, segurtasun-baldintza egokietan.
Hauek dira bereizten gaituen eta sektoreko gainerako enpresekiko aldea markatzen duen enpresa-espiritua definitzen duten balio nagusiak:

KONPROMISOA ETA BERMEA: Gure erantzukizuna modu profesionalean eta eraginkortasunez gure gain hartzen dugu, adostutakoa betetzeko, eta egindako lanen bermea ematen dugu.

KALITATEA: Nahi den kalitatea une oro lortzeko eta gure bezeroen asebetetasunik handiena lortzeko. Akabera ona eta ahalik eta garbitasun handiena bermatzen dugu.

BEZEROARI AHOLKUA ETA LAGUNTZA: Gure ezagupenak bezeroaren esku jartzen ditugu, bezeroak egin behar duen lanaren ideia gauza dezan eta arloan eman diren azken berrikuntza onenen berri izan dezan. Oso langile kualifikatuak eta prestatuak ditugu lan-arlo guztietarako, bai eta gremio guztiak ere, bezeroak obra osoa gure esku utz dezan.

ARRETA ETA SALMENTA: Espazio propioa daukagu zure eraberritze-proiektua egiteko, eta zure etxebizitzan, merkataritza-lokalean edo eraikinean bainugela edo edozein beharretarako ekipamendu guztia aurkitu ahal izango duzu, betiere aholkularitza onena emanez bai dekorazioari, zeramikari, osasun-arloari, altzari manparei…, bai zure etxebizitzarako elementuei, galdarei, erradiadoreei, berogailuei, ateei, leihoei… dagokienez.
Hemen jasoko duzu zure aurrekontua, konpromisorik gabe eta arretarik onenarekin.