Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Agencia D

Helbidea: Antso VI.a Jakintsua Plaza 2, 5. D
Telefonoa: 948 07 49 29

Zure enpresaren errentagarritasuna hobetzen dugu estrategiaren eta diseinuaren bidez.

Diseinu agentzia bat gara.

Markak sortzen ditugu. Estrategia, sormena eta diseinua uztartzen ditugu gure bezeroek merkatuan duten posizionamendua hobetzeko, emaitza errentagarriak lor ditzaten.

Estrategia on bat eraikitzen dugu, gure bezeroei laguntzen diena beren xede-publikoarentzat modurik egokienean iristen eta merkataritza-helburuak hobetzen.

 

Hauek dira gure lan-arloak:

– Branding: negozio bat pertsonekin konektatzera eramango duen funtsa definitzeko aukera ematen digu, eta kontsumitzaileak enpresa bati buruz izan dezakeen pertzepzioa diseinatzeko. Erreferentziako merkatua aztertzen dugu, posizionamendua eta marka-estrategia definitzen ditugu. Marka diseinatzen dugu: logotipoa, identitate korporatiboko aplikazio guztiak, hala nola papergintza, negozioari nortasuna aplikatzea, errotulazioa, etab.

Diseinua eta komunikazioa: komunikazio-estrategiak eta -planak diseinatzen ditugu. Komunikazio grafikoko aplikazioak, hala nola:
– Komunikazio grafikoa: flyerrak, kartelak, liburuxkak, prentsarako eta aldizkarietarako iragarkiak, packaging-a.
– Argitalpen-diseinua: aldizkariak, katalogo korporatiboak, katalogo teknikoak, liburuak.
– Ekitaldietarako diseinua: sormen-standak, ekitaldietarako komunikazio grafikoa, aurkezpenak eta ponentziak.
– Multimedia: multimedia CDa, animazioak, bideoa.
– Publizitatea.

Web, estrategia eta marketing digitalaren diseinua:
– Bisitak bezero bihurtuko dituzten webguneak eta aplikazioak diseinatzea eta garatzea.
– SEO: Googlen kokatzeko estrategia.
– Marketing digitala: inbound marketing-eko estrategiak, edukien marketing-a, email marketing-a, publizitatea Googlen eta sare sozialetan.