Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Garnacha Fruta eta Barazkiak

Helbidea: Larrainak 6, behea
Telefonoa: 948 13 15 41/611 680 550

Gure eskaintza: Zerbitzua, aukera zabala eta kalitatea

Garnacha Frutak eta Barazkiak dendan kalitate handiko produktuak, aukera zabala eta zerbitzu ezin hobea eskaintzen dizugu. Sasoiko frutaz gain, fruta tropikalak eta Nafarroako baratzetako barazkiak topatuko dituzu.

Garnacha fruta-denda 1991ean jaio zen eta ordutik Atarrabiako herriari zerbitzua emateko ahaleginean jarraitzen dugu. Zerbitzurik, aukerarik eta kalitaterik onena eskaintzen dugu. Atetik sartzen zaigun bezeroari sasoiko frutarik eta barazkirik onena eta Nafarroako baratzetako bertako produktu ezin hobeak eskaintzen dizkiogu.

Denda txikia garen arren, lan honetan daramatzagun 25urtetik gorako eskarmentuaren bermea dugu. Hauxe da gure nortasunaren zeinurik garrantzitsuena: gure egitekoan ipintzen dugun lana eta ahalegina.Gure bezeroari arretarik onena ematen saiatzen gara, ahal den guztietan gure aholkua emanez.

Halaber, etxez etxeko zerbitzua ematen dugu eta ordainketa telefono mugikorraren eta bizum-aren bidez egiteko aukera eskaintzen dugu, ahalik eta erraztasun handiena emateko xedearekin.

Era berean, zure erosketak enkarguz hartzen ditugu, betiere preziorik onenean.

Ikusten duzun moduan, oso maitatua den erreferentziazko denda gara herrian; hori dela eta, bikaintasun eta kalitate bermetzat har daiteke gure denda.

Zatoz eta ezagut gaitzazu!