Obel Pentsioa

Helbidea: Larrainak 5, behea
Telefonoa: 948 12 60 56/ 689 260 356
E-posta: pension@obel.es

EErosotasuna, garbitasuna eta arreta abegikorra… horixe da obel pentsioa

Obel Pentsioan, zerbitzu pertsonalizatua eta eraginkorra eskaintzen diegu gure gonbidatuei, ahalik eta ahaleginik handiena eginez hurbileko tratuan eta instalazioen garbiketan, egonaldiaz ahalik eta gehien goza dezaten, laneko, herritik igaro behar izan edo turismoko arrazoiengatik heltzen direnean.
Atarrabia herrian dugun kokapen estrategikoak atsedenik eta lasaitasunik onena eskaintzen du, eta, aldi berean, sarbide ezin hobea, bai Iruñera (oinez 5 km-ra, autoz 10 minutura eta, pentsioko 2 kaletara geltokia duen eskualdeko autobusean, 18 minutura), bai inguruetako leku turistiko interesgarrienetara. Gainera, Done Jakue bidearen ibilbide nagusitik 200 metrora gaude.
Era berean, kalitate/prezio erlazioa dela-eta, gure bezeroak, oro har, ohikoak dira; izan ere, telebista digitaleko zerbitzua, berogailua eta arropak gordetzeko zerbitzua duten logela erosoak eta argitsuak ditugu. Gainera, bainugelak zabalak dira, dutxak ur beroarekin, gel-banagailuak, ile-lehorgailua eta etxean bezala sentitzea bermatuko dioten zerbitzu gehiago.

Volver arriba