Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, Udalaren Obra Zerbitzuan zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara agertuta edo bere egoitza elektronikoaren bitartez, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Deialdian parte hartzeko eskabidea I. eranskineko ereduaren  araberakoa izango da eta harekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen beste agiri ofizial baliokideren batena.

–Deialdian parte hartzeko eskubidea ematen duen titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

–Indarrean den C motako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

–Euskara merezimendu gisa baloratzea nahi dutenek, euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

Euskararen ezagutza maila frogatu ahalko da izangaiak hizkuntza mailaren proba bat gaindituta, eta interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean eskatu beharko dute proba hori egitea.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba