Deialdia, herriko elkarteei laguntzak emateko, 2018. urtean kultur aktibitateak egiteko

Deialdi honen helburua da 2018. urtean Atarrabiako udal esparruan eginen diren kultur proiektu eta ekintzetarako emanen diren diru-laguntzak arautzea, eskaintza kultural kalitatezkoa, anitza eta herritarrentzako interesekoa laguntzeko eta herriaren garapen kulturalean elkarteen parte-hartzea sustatzeko xedearekin, herriko elkarte eta erakunde kulturalekin elkarlana eta laguntza bultzatuz.

Deialdiaren oinarriak

Deialdi honetako onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:

a)     Irabazi asmorik gabeko Elkartea izatea.

b)     2017ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratuta egotea eta Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan izena emana edukitzea.

c)      Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian edukitzea.

Diru-laguntzen gaineko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. azpiataletan ezartzen diren baldintzetakoren bat betetzen duten taldeek ezin aurkeztu dira deialdi honetara.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 16an, 14:00etan, amaitzen da.

Eskaerak Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoko Erregistroan aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22).

Eskaera

Programa

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba