Ama Lurra

2019ko maiatzak 11 - 2019ko maiatzak 12 | 20:00ak

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
  • Zenbatekoa: 6 €

Atarrabia Abesbatza, Suakai.

Zuzendaritza: Iñigo Casalí
Egunak: maiatzaren 11 eta 12an

Kultur mezenasgoko proiektua
“Ama Lurra” kultur mezenasgoko proiektu bat da, Atarrabiako Udalak sustatua, Atarrabia Abesbatzarekin elkarlanean. Proiektua finantzatzen laguntzen dutenek Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legeak aurreikusitako kenkari fiskalak izanen dituzte. Horrela, dohaintza bakoitzak % 80ko kenkaria izanen du 2020ko PFEZaren kuotan. Dohaintzak 50 eta 100 €-koak.

Kontzertu-ikuskizunean, ahotsak eta instrumentuak batera arituko dira, gure Ama Lurraren, izadiaren, dohainak eta gauza onak kantatu eta goraipatzeko. Oraingo honetan, Atarrabia Abesbatzak Suakai instrumentu taldea hartuko du bidelagun, bai eta hainbat aktore eta dantzari ere. Iñigo Casalí arduratu da musika-moldaketez eta musika-zuzendaritzaz.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba