“En sus zapatos”

2019ko martxoak 14 | 19:30ak

Kultur Etxea (Gela 13)

Foto evento
  • Zenbatekoa: Sarrera librea

UNRWA Euskadi, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean Hortzmuga Teatroak sortutako ikuskizuna. Palestinar emakume errefuxiatuen egoera eskenaratzen duen antzerki-jokoa.

Ekoizpena: Hortzmuga Teatroa
Zuzendaritza: Arantza Goikoetxea
Antzezleak: Izpiñe Soto, Alejandro Antúnez
Testua: Izpiñe Soto

Krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria zibila izan ohi da kaltetuena. Bereziki, emakumeen eskubideen urraketa egoerak eta haien aurkako jazarpenak erruz areagotzen dira une horietan; argi eta garbi, gizonezkoek baino egoera anitzez larriagoa jasaten dute. 2017an 50 urte bete ziren israeldarrek palestinar lurraldea ilegalki okupatu zutenetik. Hala ere, 2 milioi errefuxiatutik gora bizi dira bertan, guztiak ere duintasuna eta erresilientzia adibide ezin hobeak. Izan ere, herrialde honek 70 urte daramatza bidezko irtenbide iraunkorraren zain.
“En sus zapatos” ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek egunean-egunean eta egoera horietan pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna. Zehazki, emakume ororen duintasunak jasaten duen oinazea eta euren eskubideen urraketa azaleratzen dira. Era berean, antzerki-lan honek emakumeak herrialde palestinarraren sostengu nagusi gisa ermeki taularatu ditu; egiaz, emakumeak biztanleria harriz-harri eraikitzen duen funtsezko euskarri baitira. Beraz, antzerki-jolas honek aipatutako testuinguruan emakume izateak zertan datzan nork bere azalean bizitzea du helburu.
Beste edonoren zapatak janztea edo bere azalean bizitzea zera da, beste norbaiten bizipenak zeure bilakatzea, harekin enpatizatzea, haren izatea hobeto ulertzea. Izan ere, ikuskizun honek rol trukaketan jolastea du helburu; azken finean, kointzidentzia eta errealitate hutsa ez baitaude oso urrun.
Jaurti itzazue dardoak, bederen! Gatazkak eta krisi humanitarioak, zoritxarrez, bere hortan diraute eta.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba