Ayuntamiento de Villava / Atarrabiako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Liburuaren aurkezpena: “Gure gaztaroko urteak”

2021eko martxoaren 02an | 19:00etan

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento
Zenbatekoa: Sarrera librea

Egilea: Carmen Izal Garcés

Liburua Atarrabiako Gaiak bildumaren baitan argitaratu da eta Kultur Etxean egonen da salgai (3 €), martxoaren 2tik aitzina.

“Gure gaztaroko urteak”, Carmen Izal Garcés atarrabiarrak idatzia, ibilbide ederra da XX. mendeko 50eko hamarkadatik 70eko lehen urteetara. Egilearen begiradatik ondutako kontakizuna da, gazte jendeak landa-ingurunean eta Atarrabian, bereziki, garai hura nola bizi izan zuen azalduta. Urte gogorrak, bai politikan, bai ekonomian. Egileak esan duen bezala, eskasia izan zen nagusi baliabideetan, eta arau zibilak zein erlijiosoak nahitaez bete beharrekoak. Kontakizunak eguneroko giroa berreraiki du eta, horrekin batera, garai hartako bizimoldea eta balio nahiz sinesmen sistema.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.