LEKUA: Kultur Etxeko Antzokia


ORDUTEGIA: 20:00ak


IZEN-EMATEA

  • Izena emateko tokia: Leihatilan, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta sarrerarik gelditzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.

  • Zenbatekoa: 3 €





Dantza |

Zuzendaritza koreografikoa: Helena Lizari, Laida Aldaz
Sortzaileak eta interpreteak: Helena Lizari, Laida Aldaz, Koldo Arostegui
Dramaturgia: Frank Freijs
Musika zuzenean:  Txalaparta Zaldizka Mikel Casanellas, Silvia Munarriz

“Kirolak” saioaren inspirazio-iturria euskal kirolak dira; landa munduko lanetan dute jatorri, eta oraingo honetan, dantzaren bidez berrinterpretatu eta eraldatu dira, irakurketa garaikideago eta poetiko bat sortzeko. Hiru dantzarik eta bi txalapartarik holako iruditeria abstraktu bat sortzen dute, kirolaren fisikotasuna eta indarra oinarri hartuta. Nola aurkitu sentiberatasuna eta poesia indarrean, erresistentzian eta ahaleginean?




Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.