Txarteldegian

1) Aukeratu ikuskizuna 2) Aukeratu emanaldia 3) Aukeratu eserlekuak 4) Aukeratu tarifa 5) Tramitatu eskaera

Sarrerak ezin dira aldatu, ezta itzuli ere. Leihatila ikuskizuna hasi baino bost minutu lehenago itxiko da.

HOGEI BERRIROKO BIDEAK: Maider Ansa (ahotsa); Txuma Flamarique (gitarrak); Jon Uribeetxerria (bateria); Ion Dorregarai (baxua).
Txuma Flamariquek euskal talde berri bat sortu du, eta bera da zuzendaria. Benito Lertxundi, Itoiz, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Berri Txarrak, Gatibu… Gogoan dauzkazun kantuak, abesten dituzun printzak, zure bizitzari lotutako kantuak, berriz ere plazan Hogei Berriroren eskutik.

Data: 27 api 2024 At: 20:00
Prezioak: €5,00


DINAMO DANZA
KONTZEPTUA ETA IDEIA: Joaquín Sevilla, Carmen Larraz. ZUZENDARTIZA: Carmen Larraz. EDUKI ZIENTIFIKOA: Joaquín Sevilla. KOREOGRAFIA-SORKUNTZA: Carmen Larraz en colaboración con Lorenzo Avolio y Aimar Odrizola. IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZA: Hilario Rodeiro. MUSIKA SORKUNTZA: Hilario Rodeiro. JANTZI SORKUNTZA: Illazki Martirena. ARGI SORKUNTZA: Andoni Mendizabal.
“Luz Negra” koreografia-proposamenean eskutik helduta doaz zientzia eta artea, argiaren izaeraren printzipioak artearen bidez nola adierazi ikertzeko. Argia funtsezkoa da gure bizitzan eta, egun, fenomeno hori erabat normalizatu dugu. Haren izaerak, dena den, bideak urratu ditu fisika kuantikoan eta, ondorioz, zabaldu egin da errealitatea esaten diogunaren ideia, eta egun beste zabaltasun batekin ikusten dugu. Aurrez, ikusleak argiarekin esperimentatzera gonbidatuko ditugu.

Data: 28 api 2024 At: 20:00
Prezioak: €5,00


EDUKIERA GEHIENEZ 150 SARRERA AGERTOKIAN KOKATUTA, BAINA HORREK EZ DU ESAN NAHI IKUSLEEK PARTE HARTUKO DUTENIK
15 URTETIK BEHERAKOENTZAT GOMENDATZEN EZ DEN IKUSKIZUNA
LEUNA TEATRO
EGILEA: Nani de Julián. ZUZENDARITZA: Laura Laiglesia. INTERPRETEAK: Naiara Azpilkueta, Mikel Catena, Rakel Cuartero.
Cristina eta Nayia ahizpak Europara iritsi dira beren herrialdetik ihesi, babesa lortuko dutelakoan, baina uste Hori ez dator bat errealitatearekin eta horretaz ohartzen dira Geran, hau da, laguntza bakarra aurkitu duten lekuan. Antzezlanak XXI. mendeko Europara iritsi den drama soziala erakutsiko digu poesia moldean, eraikinetako teilatu lauetatik jauzika.

Data: 4 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €8,00


Munduko musikak: "DE AQUÍ Y DE ALLÁ. HANGOAK ETA HEMENGOAK"
ATARRABIA ABESBATZA
ZUZENDARITZA: Iñigo Casalí. PIANOA: Itziar Pérez de Ziriza. TXIRULARIA: Iñigo Casalí.
Munduko hainbat tokitako 20 abesti emanen dira hainbat hizkuntzatan (batzuk koreografiak lagundurik). Hizkuntza unibertsala da musika eta kultur, pentsamolde eta hizkuntza arloko hesi guztiez haratago dago. Gainera, betidanik adierazi ditu emozioak, ideiak, sinesmenak… Musika herrien arima baita. Mundu zabaleko herri guztiek abesten dute beren istorioak zabaltzeko, denetarikoak: amodio eta gorroto istorioak, tristura eta malenkonia istorioak, zapalkuntza, borroka, protesta eta aldarrikapen istorioak, bake eta askatasun nahiak adierazteko istorioak, bai eta garaipen, ospakizun eta poz istorioak ere.

Data: 5 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €6,00


20. URTEURRENEKO BILA
INTERPRETEAK: Agus Barandiaran (trikitixas eta ahots nagusia), Ander Hurtado (perkusioak eta bateria), Kike Mora (contrabaxua, baxu electrikoa eta koruak), Alberto Rodríguez (gitarra, mandolina, mandolina zortziduna eta koruak).
2024an, Korrontzik 20 urteko ibilbide arrakastatsua bete du eta, urtemuga ospatze aldera, euskal taldeak liburu & disko arras berezia prestatu du, beren errepertorioko 20 kantu ospetsu sarturik, bai eta 3 kantu berri ere. Korrontzik herri musika eta euskal tradizioak erakusten ditu mundu zabalean, euskara eta euskal dantzak nahiz doinuak World Music arloko jaialdirik garrantzitsuenetan emanez. Eusko Jaurlaritzako Etxepare Euskal Institutuak Musika Bulegoaren saria eman zion 2021ean euskal musika nazioartera eramateagatik.

Data: 11 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €6,00


"ENTRE SILVIO Y PABLO TE DOY UNA CANCIÓN"
GITARRA ETA AHOTSA: Jorge Sánchez. TXELOA: Eva Niño.
Silvio Rodríguez eta Pablo Milanés Kubako trobaren bi zutabe dira eta trobadore belaunaldi askotan izan dute eragina. Troba Berriaren Mugimenduaren 50. urtemuga dela eta, Jorge Sánchezek, hau da, Nafarroan kokaturiko kantautore kubatarrak, bi musikari bikain haien musika eskainiko digu. “Gozamen hutsa da kontzertu batean Yo no te pido, Te doy una canción, Yolanda edo Unicornio Azul … kantazea”, esaten du.

Data: 12 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €5,00


LA PIEL PRODUCCIONES
TESTUGILEA: Xabier Flamarique. MUSIKAGILEA: Adriana Olmedo. ZUZENDARITZA: Fermín Cariñena. INTERPRETEAK: Txetxu Collado, Jaione Urtasun.
Sexu-dibertsitatea umorez eta errespetuz lantzen duen antzezpen komikoa da. Sexu askatasunaren eta identitatearen aldeko aldarria. Aire freskoa inoiz beren izaeran itxita egondako, dauden eta egonen diren pertsona guztientzat, gizartearen onarpena bilatu nahirik eta egunez egun sufritu zuten guztien alde borrokan; adibidez, Federico García Lorcaren alde.

Data: 17 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €4,00


COMPAÑÍA AMEZTU
IKUSKIZUNA 4 URTETIK AURRERA
ZUZENDARITZA: Emilio Fernández de Pinedo. INTERPRETEA: David Gutiérrez.
Mr. Natural baratze eta lorategiko bio-abenturazale ausart eta bihozbera da. Frutak eta barazkiak maite ditu, biziberritzen ditu, ahotsa jartzen die. Frutek eta barazkiek zaintzak eta maitasuna jaso nahi dituzte, izaki bizidunak baitira. Komedia testu gabea, familiarra, halako enpatia bat lortu nahi duena naturarekiko eta landareekiko, umorea, samurtasuna, parte-hartzea, txotxongiloak eta klown fisikoa erabiliz.

Data: 18 mai 2024 At: 18:00
Prezioak: €3,00


SAN ANDRÉS ABESBATZA hari-laukote batek lagundurik.
ZUZENDARITZA: Ekhi Ocaña. PIANOA: Iosu Larumbe.
San Andrés Abesbatzak soinu-banda ahaztezinei buruzko kontzertu atsegina prestatu du, zinezko arratsaldea pasatzeko! Zer gertatuko zitzaien film batzuei beren soinu-bandarik gabe? Nekez imajinatu dezakegu Kolonen iritsiera Amerikara Vangelisen musikarik gabe; Mowglik ez zuen ikasiko zer den bizitzaren funtsa Balooren kanturik gabe; eta “Edelweiss” eta “Do, Re, Mi” abestien bidez, Trapp familiak “Irribarreak eta malkoak” eragiten dizkigu.

Data: 19 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €6,00


NAFARROAKO ANTZERKI MUSIKALAREN AKADEMIA (ANTEM)
ZUZENDARITZA: Alejandro Aranda.
Miguel del Arcok Molièreren lan klasikoa gaur egungo garaira egindako egokitzapenean oinarrituta dagoen antzezlana da. Hipokresia soziala ote da harremanetan sartzeko modu bakarra?

Data: 25 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €9,00


NAFARROAKO ANTZERKI MUSIKALAREN AKADEMIA (ANTEM)
ZUZENDARITZA: Alejandro Aranda.
Etxea zaintzea eta ezkontzako betebeharrei men egitea dira neskatxendako eskolaren irakaspenak. Baina, eta emazte ona emakume libre bihurtuko balitz?

Data: 26 mai 2024 At: 20:00
Prezioak: €9,00


NAFARROAKO ANTZERKI MUSIKALAREN AKADEMIA (ANTEM)
ZUZENDARITZA: Alejandro Aranda. MUSIKA-ZUZENDARIA: Nuria Morales, Elena Vidal.
Zer lirateke istorio onak, heroiak kinka larrian jarriko lituzkeen gaizto zitalik gabe?

Data: 14 eka 2024 At: 20:00
Prezioak: €9,00


NAFARROAKO ANTZERKI MUSIKALAREN AKADEMIA (ANTEM)
ZUZENDARITZA: Alejandro Aranda. MUSIKA-ZUZENDARIA: Nuria Morales, Elena Vidal.
Institutuko neska herrikoien talde elitistari aurre egiteko ausardia baduzu, presta zaitez!

Data: 15 eka - 16 eka 2024
Prezioak: €12,00


NAFARROAKO ANTZERKI MUSIKALAREN AKADEMIA (ANTEM)
ZUZENDARITZA: Alejandro Aranda. MUSIKA-ZUZENDARIA: Nuria Morales, Elena Vidal.
Istorio honetan Txanogorritxo Gorria, Jack eta babarrun magikoak nahasten dira, bai eta Rapunzel eta Errauskine ere.

Data: 22 eka - 23 eka 2024
Prezioak: €12,00