Jarduera Ekonomikoa

Esku artean daukazun gida honetan gure herriko saltoki, ostalaritza zerbitzuak eta bestelako zerbitzu gehienak bilduta agertzen dira. COVID-aren krisiak agerian jarri du gure herrietan zelako garrantzia duen bere sare komertziala eta ondorioz, ezinbestekoa ikusi dugu Atarrabiak duen eskaintza oparoa aditzera ematea. Gure herrian saltoki eta zerbitzu asko ditugu, kalitatea eta gertutasuna eskaintzeaz gain, herriari bizia ematen diotenak, hortaz, ezinbestekoa dugu hauek bultzatu eta laguntzea. 

 

Gida honekin merkatari zein ostalari eta zerbitzuak eskaintzen dituzten bestelako enpresekin egin dugun lanaren lehen fasea amaitu nahi dugu. Lehenik, sektore komertzialaren Sustatze Plana egin genuen, plan hau modu parte hartzailean egin genuelarik.  Honen ondoren, eguberrietako kanpaina burutu dugu; Atarrabiako merkatarien bideoa egin dugu eta profesionalentzako hainbat ikastaro ere burutu izan ditugu. Hemendik gutxira ere web orri bat plazaratuko dugu. Oraingoan gidarekin, lehen fase amaitu nahi dugu baina, udalak lanean jarraitu nahi du merkatal sektorearen eskutik bestelako jarduera berriak antolatzen, gure sektorea indartu eta ondorioz herria biziagoa egiten.  

 

Azkenik zuregana jo nahi dut zure erosketetan Atarrabiak eta bere Km2-ak eskaintzen dizkizun aukerak kontuan izan dezazun. Espero dut horretarako kaleratu dugun gida hau lagungarri izatea eta denon artean Atarrabia zurekin bizi-bizirik mantentzea.  

Volver arriba