Kaixo! Prentsagatik jakin izan dut Igerilekuetako mantenu zerbitzuko arduradun berriak ez duela bere euskara maila ziurtatzen duen agiririk aurkeztu frogetan. Horrek ez du esan nahi euskara ez dakienik baina, agian esan nahi du euskara ez dakiela. Zuen siglak dituen udal batek ez baditu euskal hiztunak diren hiritarren eskubideak bermatzen, nork bermatuko ditu? UPN-k? PSN-k? PP-k? Dezepzionatua sentitu naiz. A.A. (08/02/2016)

Dakizun bezala, pasa den legealdian indarrean sartu zen euskararen ordenantza. Bizi dugun testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuta, oso ordenantza aurrerakoia da eta kontratazioetan hura esaten duena betetzen saiatu gara. Hau da zehazki Kirol Martiketen eginiko kontratazioetan egin duguna. Hiru izan dira ateratako lanpostuak; bitan euskara meritu gisa kontatu da eta beste batean, herritarrei arreta zuzena egin behar duen horretan, nahitaezkoa izan da euskara jakitea. Beraz, ez dut uste inoren hizkuntz eskubideak urratu ditugunik. Ongi izan. (11/02/2016)

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba