Historia

Lehenagotik bertan jendea bizi bazen ere, 1184. urtean sortu zuen Antso VI.a erregeakVillava (“Villa noua”) izeneko hiribildua, Atarrabia zeritzan herrixkaren ondoan. Bertakoei, Iruñeko San Nikolas burgu berriko biztanleek zuten foru bera eman zien.Teobaldo II.ak, tronuan jarri eta gutxira, 12564an, foru horiek berretsi zituen.

Historialari batzuen aburuz, Atarrabia San Nikolas Elizaren auzo bat izan zen, lehenik, eta Done Saturdi Parrokiarena ondoren. Izan ere, legoa erdia baino ez dago bien artean eta herriaren armak azken eliza honen berarenak dira. Ez gaitezen harritu bada, kontzejuak honakoa esaten duenean: <<Atarrabia herria aipatu hiriaren auzotzat hartua izan da eta da egun ere. Hiriak jokatzen duen modu berean jokatzen du, usadio eta ohituretan>> XV. mendetik aurrera (1462an Juan II.ak eserlekua eman zion gorteetan) eta 1828a arte Atarrabia erresumaren “buenas villas” izeneko horietako bat izan zen.

1405. urtean, atarrabiarrek, Carlos III.a erregeari eman zioten San Andres elizaren babesa, honek bere aldetik Orreagako Monasterioari eman ziolarik.

Atarrabia iraganbide zen, kale-herri ohikoa eta Nafarroaren iparraldera edota Frantziara doazen bideen bidegurutzea. Erdi Aro guztien zehar eta XVII. mendearen erdialdera arte herria Zangozako merinaldearen baitan egon zen. Aipatu garai horretan Iruñeko edota Mendien merinaldera pasa zen.

Batzarrak edota kontzejuak aukeratutako alkate batek eta bi juratuk gobernatzen zuten herria. Nafarroako konkistaren ondoren (1512), Erregeordeak izendatzen zituen alkateak, hiriak proposaturiko hiruren artean 1835-1845 urteen bitartean izan ziren udal eraldaketen ondoren araubide erkideko udal moduan geratu zen.

XIV. eta XV. mendeak zorigaiztokoak izan ziren (heriotzak eta txirotasuna) herriarentzat. Egoerak hobera egiten du XVI. mendean. Biztanleriak gora egiten du eta oparotasun ekonomikoak, Udaletxea (1545), Eliza berria eta errota nagusiaren eraikuntzan du bere isla.XVII. eta XVIII. mendeetako berri gutxi ditugu.

XVIII. mende bukaeran, irina egiteko bi errota, batana eta hasi-masien eskola zeuden herrian.

XIX. mendean herria gerra-gunea izan zen, eta bertako biztanleriak Frantziar Iraultzak eta Karlistadek eragindako gerretan parte hartu zuen. Hauen ondorioz hiribarrua suntsitua geratu zen erabat eta Orreagako Monasterioaren ondasunen desamortizazioa eman zen.

Herrian ondorio ezin okerragoak eragin zituzten gerra ezberdinak gainditu ondoren, industrializazio aldiari ekin zitzaion. Garai hartan, 1841ean, egungo Papelera Española –ONENA- enpresaren aitzindari izan zen, papergintzako lehen lantegi handia eraiki zen. Honen ondoren beste hainbat etorriko dira mendearen hasieratik honantz. Orgagintza, likoregintza, ardogintza, iringintza, zurgintza edota kartoigintzara zuzenduriko lantegiak garai horretakoak dira; berriagoak dira, aldiz, lantegi mekanikoak edota plastikogintzan dihardutenak. Azken urteotakoa da, berriz, industrialdearen eraikuntza..

XX. mende hasieran komunikazioek hobera egin zuten. Honela, Iruñetik Zangozara zihoan Irati trenbide elektrikoa ipini zen martxan. Apurka- apurka industria-gune bat eratzen joan zen, hasiera batean Nafarroako beste eremu batzuetako eta, ondoren, Estatuko gainerako guneetako jendea erakarri zuena. Hau dela eta, Atarrabiako populazioak hamar bider egin zuen gora mende bakar batean.

Honi guztiari, Iruñetik oso gertu egotearen kontua gehitzen badiogu, Atarrabia, egoitza- eta hiri-eremuan bihurtzea ekartzen du. Era berean, hiriaren hedatzeari ekiten zaio eta esan dezakegu, gaur egun eraikinek bere udal-barruti osoa hartu dutela.

”Buena villa” izatetik bere biztanleek jatorri hiritarra duten herri batean bilakatzeko eraldaketa prozesu honen ondorioz, euskara berreskuratzeko berreuskalduntze prozesuari ekin zaio, azken 150 urteotan gaztelerak euskarari tokia, era mailakatuan, jaten aritu ondoren.

Nortasun sendo batek bereizten du Atarrabia inguruko herrietatik, herria toki bitxi batean bihurtuz.

Volver arriba