Motza Etxea

Civiles

Aurrealde errenazentista duen eraikin bitxi hau, garai batean “Palacio de Andosilla” izenez ezagutua, 1558. urte inguruan izan zen eraikia Pedro de Andosilla “Nagusia” Gorteko Ofiziala eta Atarrabiako Almirantea zenaren aginduz. Ateak gordetzen duen diamante itxurako dobelarridun puntu erdiko arkuan datza, hau dena plinton baten gainean dauden ildaskadun bi zutabetan kokaturik, eta Andosillarren armarria gordetzen duen frontoi batekin burutzen delarik.

Eraikitzailea eta honen emaztea, Francisca de Solchaga, atearen bi aldetako medailoietan ageri dira.

Andosillarrek, hiriko almirante ziren neurrian, zenbait pribilegio zituzten ekitaldi erlijiosoetan; honen ondorio izan daiteke Aralargo Mikel Doneak Nafarroan zehar egiten duen erromesaldian Atarrabiara heltzen denan gaua Motza Etxean igarotzeko ohitura.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba