Garrantzitsuenak



Ezagutzen al duzu  Agenda 21 delakoa?

Ezagutzen al duzu Udalak, enpresek, elkarteek eta orokorrean herritar orok hartu duten konpromisoa, udal agintean edonor egonik ere, Atarrabia herri iraunkorragoa egingo duen ekintza plana burutzeko?

Ba al dakizu nor diren sustatzaileak? Nafarroako Gobernua eta Udala, aholkulari teknikoen laguntzarekin.

Ba al dakizu zertan datzan udalerri iraunkorra izatea? Iraunkortasunak hiru “hanka” ditu: elkarren artean harreman duten alderdi sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak: batzuk ezin dira gauzatu besteak gabe.

Zer lortu nahi dugu? Atarrabia osatzen dugun pertsona guztiok ongizate mailarik handiena eskura dezagun da gure helburua, garapen komun bikainena lortuta eta gure ondorengoen aukerak arriskuan jarri gabe.

Nola lortuko dugu? Elkarren artean hitz eginez. Jada urrats batzuk eman ditugu, eta hauxe egindakoa:

  • Aurre-diagnosi teknikoa Adierazle batzuk finkatu ditugu helburu batzuk erdiesteko bidea zehazteko; hala nola, ondoko helburuak zehaztu ditugu:
    • Helburua. Txirotasuna deuseztatzea, bere era guztietan eta mundu osoan. Orain ezagutzen ditugu txirotasun arriskuan edota gizarte-bazterketan erortzeko dagoen Atarrabiako biztanleen kopuruaren datuak (populazio osoaren %), ditugun datuen arabera (2016. urtea) %16,17koa dela (Gizonak: %14,68; Emakumeak: %17,60). Nafarroako portzentajea %22,61koa da (Gizonak: %21,42; Emakumeak: %23,78).
  • Diagnosi teknikoa Hainbat esparrutako pertsonekin egindako foro xume baten bidez, beste batzuen artean, ondoko ondorioak atera genituen:
    • Mugikortasuna: Arazo larri asko dago, gehienbat ibilgailu pribatua gehiegi erabiltzen delako. Mugikortasun azterketarik ez da egin eta oso garrantzitsua da halako bat inkesten bidez egitea (desplazamendu motak, arrazoiak, maiztasuna, etab.). Azterketa hauetan beharren eta aparkatzeko eremuen ingurukoak ere landu beharko lirateke.
    • Sozioekonomia: Biztanle-dentsitatea oso altua da eta ekonomikoki eta sozialki, pertsonen zahartzearen langabeziaren edota errentaren inguruko arazo larririk ez da ikusten herrian. Hala ere langabezian eta errentan genero artean ikusten den tartea murriztu beharko litzateke.
    • Ingurumen arloan baliabide eskaseko lurraldea da. Azalera urrikoa da, eta urriak dira ere ekosistema naturalak zein erdi-naturalak, Ultzama eta Arga ibaiak eta Ezkaba mendia salbu: hauen arteko konexioa eta hauek ezagutzea beharrezkoa da. “Atarrabia Sostenible Iraunkorra” udal programa ongi baloratu da, eta kezkatuak gaude inundagarritasunarekin.

Hemendik aurrerako urratsak. Atarrabiaren egungo egoera aztertu dugu eta orain nahi duguna da herritarrek euren iritzia eman dezaten:

  • Iraunkortasun Diagnosiaren berri emanez. Halaber helburuen eta adierazleen berri emanen dugu eta udalerriaren egoeraren eta udal zerbitzuen inguruan mintzatuko gara.
  • Tokiko Ekintza Planaren Garapena: Plan bat idatziko da eta honetan gure bizi kalitatea hobetu dadin hartu beharreko neurriak eta beharrezkoak diren proiektuak zehaztuko dira, betiere iraunkokrtasuna kontuan hartuta.

Kontu hau berria al da?

Ez, Atarrabiak bere Agenda 21 delakoa berritzeari ekin dio orain. Aurrekoa zaharkitua geratu zen. Hala ere gogoratu behar da honi esker hauek bezalako proiektuak garatu direla.

  • Berrikuntza lanak Erretiratuen Etxean, kirol instalazioetan, Atargin, Amalur Haur Eskolan
  • Energia eraginkortasun proiektua eraikinetan: azalera gainean eta berokuntza sistemetan
  • Kaleen zolatzea
  • Paperontziak aldatu ditugu, hondakinak bereizi ahal izateko.
  • Egoki 2: klima aldaketara egokitzeko proiektua
  • Atarrabia Sostenible Iraunkorra: ingurumen arloan sentsibilizazioa eta heziketa lantzeko proiektua.

Zerbait proposatu nahi duzu? Udal zerbitzuak baloratu nahi dituzu?, Atarrabia iraunkorraren alde lan egin nahi duzu?. A21 delakoan parte hartu nahi duzu?

 

Otsailaren 7an, 19:00etan, Kultur Etxean ikusiko dugu elkar. Eta parte hartu nahi baduzu izena eman dezakezu Udaletxean eta ayuntamiento@villava.es helbide elektronikoan edota 012 telefonoan.

 

 

 

 

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.