Garrantzitsuenak



Oinarriak

Oinarriak PDF formatoan

1.   Lehiaketa honek 2019. urteko Atarrabiako Herriko Jaietako kartel ofiziala hautatzea du helburu.

2.   Lehiaketan 13 urtez goitiko Espainiako zein atzerriko edozein artistak parte hartu ahalko du, gehienez ere bi lan aurkeztuta, orijinalak eta argitara gabeak eta teknika librekoak. Aurreko urteetan lan finalistak izandakoak ezin izanen dira aurkeztu

3.   Edozein modalitatetan beste artistaren batek argitaratutako kartelen, argazkien, margo lanen eta abarren, zati batean zein osotasunean, kopiak, plagioak edota bariazioak diren lanak deskalifikatuak izanen dira

4.   Kartela hirurogeita hamar zentimetro altu eta berrogeita hamar zentimetro zabal izanen da. Lanak behar bezala paketaturik eta euskarri zurrun baten gainean muntatuak aurkeztu beharko dira, halakorik behar izanez gero, ondoren erakusgai paratzeko.

5.   Kartelean ondoko testuak agertu beharko du, nahitaez:

Fiestas de Villava
5 al 13 de octubre de 2019
Atarrabiako Jaiak
2019ko urriaren 5etik 14ra

6.   Atarrabiako armarria nahitaez sartu beharko da. Hala ere, lanaren formatuari, teknikari eta estiloari egokitu ahalko zaio. Udalaren bere gain hartzen du jatorrizko lanean agertzen den armarria aldatu edota ordezkatzeko edota beronen kokapena aldatzeko ahalmena, kartelaren behin betiko konposizioan.

7.   Lanak 2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 16ra bitartean aurkeztu ahalko dira.

8.   Lanak astelehenetik ostiralera aurkeztuko dira, 10:00etatik 14:00etara, ondoko lekuan: Atarrabiako Udalaren Kultur Etxea, kale Nagusia 38. K.P. 31610, Atarrabia (Nafarroa). Halaber, helbide honetara ere igorri ahalko dira, fakturatuak edota posta bidez. Kultura Zerbitzuak ez du bere gain hartzen, posta bidezko igorpenetan sor daitezkeen galtzeen edota kalteen erantzukizuna. Kartelak eskuan uzten direnean errezibo bat luzatuko da, aurkeztutako kartela jasotzeko balioko duena. Lanen igorketa- edota itzulketa-gastuak lehiakideen kontura izanen dira.

9.   Kartelak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, kartelaren beraren atzeko aldean idatzi beharko den lelo baten pean baizik. Kartelarekin batera batera, gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da eta honen kanpoaldean kartelaren leloa paratuko. Barruko aldean, egilearen izen-deiturak, helbidea, e-mail, telefono zenbakia eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edota nortasuna kreditatzeko antzeko beste agiriren bat sartuko dira. Halaber, egilearen curriculum laburra eta lana orijinala eta argitaragabea ziurtatzeko egilearen aitorpen sinatua erantsi beharko dira. Kartelaren egilearen nortasuna ezinen da jakinarazi lehiaketaren prozesuko inolako momentuan.

10.      Lehiaketa amaituta, eta 14. oinarrian zehazturikoaren babesean, lehiakideek hilabeteko epea izanen dute euren kartelak jasotzeko, saritua izan ezik; hau udalaren jabegora igaroko baita. Aipatu epean jasotzen ez badira egileek horiei uko egin dietela ulertuko da eta erreklamatzeko edota kalte-ordainak jasotzeko eskubidea galduko dute. Lehiaketa erabaki ondoko 30 egun balioduneko epea iraganda hautatutako lanen egileek lanak erretiratu ez badituzte, horiei uko egin dietela ulertuko da, eta Atarrabiako Udalak nahi duenerako erabili ahalko ditu, erreklamazioko edo kalte-ordaineko inongo eskubiderik aitortu gabe.

11.      Epaimahaikideak hauexek izanen dira: -Epaimahaiburua: Atarrabiako Udaleko Alkatea. -Epaimahaikideak: Atarrabiako Udalean ordezkaritza duten udal talde bakoitzeko zinegotzi bana. Diseinuaren, komunikazioaren eta arte plastikoen arloetako hiru profesional. Atarrabiako Udaleko Kultura Teknikaria. -Idazkaria: Korporaziokoa edota honek ordezkaritza emandako enplegatua.

12.      Epaimahaiak hiru kartel finalista eta bi ordezko aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da eta abuztuaren 21ean, asteazkenez, jakinaraziko da. Ondoren, herritarren parte-hartzeko epe bat zabalduko da, abuztuaren 22tik irailaren 1era, eta norbanakoen bozketa bidez eta hartara egokitutako bitartekoen bitartez bozka gehien duen kartela izanen da Lehiaketaren kartel sariduna. Bozak emateko prozedura behar bezala iragarriko da.

13.      Sari bakarra 800 €koa izanen da. Diru kopuru horri PFEZ dela-eta, dagokion atxikipena aplikatuko zaio. Sari banaketa urriaren 5ean, 11:30etan eginen da Udaletxeko Bilkura Aretoan.

14.      Saria ordainduta, Atarrabiako Udala kartelaren jabe bakarra eginen da eta lan saridunari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu. Halaber, lan hori libreki erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, Jabetza Intelektualari buruzko Testu Bateratuaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non eskubidea izanen baitu lana edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkoan aurkezteko. Halaber, Atarrabiako Udalak eskubidea izanen du lana edozein euskarri edota formatutan erreproduzitzeko eta lanaren merkataritza-ustiapena burutzeko, banaketa eta komunikazio publikoa egiteko. Aurrekoak berariaz hartzen ditu barne lanak on-line igorri eta transmititzea, eta horiek eskura paratzea, internet tankerako sare digital elkarreragileen bidez.

15.      Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak beretzat gordetzen du, 2019ko irailaren 3tik 15era bitarte, lan guztiekin edo haietako batzuekin, Kultur Etxean, erakusketa bat egiteko eskubidea. Halakorik egiten bada, kartelen itzulketa erakusketa amaitu eta ondoko hogeita hamar egun balioduneko epean eginen da.

16.      HAUR-MAILAKO lehiaketa ere izanen da. Honetan, 12 urtez behitiko haurrek hartu ahalko dute parte. Teknika zein materialak libreak dira, kartelaren euskarria kartoi mehe arrunta izanen da, 50×65 cm. neurrikoa. Ondoko testua idatzi beharko da: “Fiestas de Villava / 2019 / Atarrabiako Jaiak”. Kartelak izenik gabe eta lelopean aurkeztuko dira. Leloa kartelaren atzealdean idatzi beharko da. Kartelarekin batera gutun-azal bat aurkeztuko da eta leloa honen kanpoaldean ere idatzi beharko da. Gutun-azalaren barruan eta papertxo batean izen-deiturak, adina, helbidea eta telefonoa agertuko dira. 150 €ko sari bakarra izanen da. Bestalde, kartel irabazlea 2019ko Jaietako programaren kontrazalean paratuko da. Haurren kartela Epaimahaiak aukeratuko du.

17.      Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak onartu eta Epaimahaiaren erabakiei men egitea.

18.      Oinarrion eta horiek betetzeko Administrazioak hartutako ebazpenen kontra, berraztertzeko errekurtsoa, gora jotzeko errekurtsoa edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dira aukeran.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.