Garrantzitsuenak



Leihaketaren helburua Atarrabiako Udal Kirol Eskoletako elastikoen logotipo-irudia izanen den logotipoa diseinatzea da.
Lehiaketaren xedea logotipo-irudia diseinatzera mugatzen da, eta ez da inola ere haren garapenari buruzkoa.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, gaztea izan behar da, 12 eta 30 urte bitartekoa (2008 eta 1990 urteen artean jaiotakoak, biak barne), eta Atarrabian, Ezkabarteko haranean edo Anueko haranean erroldatuta egon behar da.
Parte-hartzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke, eta horietan guztiek izaera hori izan beharko dute. Parte-hartzaile bakoitzak, bakarka edo taldeka, gehienez ere bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu. Hala ere, parte-hartzaileek nahi beste talde-partaidetzatan parte hartu ahal izango dute.

 

Leihaketaren Oinarriak

 

Deja un comentario

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.