Garrantzitsuenak



Deialdiaren oinarriak

LEHENA.- HITZARMENAREN xedea da horrela eskatzen duen herriko edozein Talde Artístikok, herriko udalaren Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuarentzat egin musika emanaldien zein antzezpenen urteroko erregulazioa eta hauengatik Udalak ordaindu beharrekoaren era eta zenbatekoaren zehaztapena.

BIGARRENA.- Ondoko baldintzak betetzen dituzten Talde Artistikoek aurkeztu ahalko dira deialdi honetara:

a)     Irabazi asmorik gabeko talde artistikoa izatea

b)     Legalki eraturiko elkartea izatea, IFZa izatea eta Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan izena emana izatea.

c)      Atarrabian egoitza soziala izatea.

d)     Bere kideen %85 gutxienez Atarrabian erroldaturik egotea.

Diru-laguntzen gaineko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. azpiataletan ezartzen diren baldintzetakoren bat betetzen duten taldeek ezin aurkeztu dira deialdi honetara.

HIRUGARRENA.- Hitzarmenpeko ekitaldien kopuru eta zenbatekoa laguntza-subentzioa izaera izanen dute, gure herriko kulturaren garapenari ekarpen garrantzitsua egiten dioten talde iraunkorrentzako laguntza-neurri modura itxuratzen delarik.

LAUGARRENA.- Entitate Artistikoak Hitzarmenean finkaturiko bezainbat ekitaldi burutuko ditu, hauek irekiak eta jendaurrekoak izanen direlarik. Talde Artistikoak horretarako finkatutako jantziak erabiliko ditu.

BOSGARRENA.- Udalak ekitaldi bakoitzeko hitzarturiko diru-kopurua ekitaldia egin ondoren eta epe ezberdinetan ordainduko du. Horretarako, Taldeak ekitaldiari dagokion fitxa (1. eranskina) aurkeztu beharko du aurretik. Fitxa Kultura Zerbitzuan utzi beharko da emanaldia egin eta ondoko 20 eguneko epean.

SEIGARRENA.- Ekitaldi bakoitzari dagokion diru kopurua, Entitateak aldez aurretik eskarian zehazturiko eta bere izenean egon beharko duen horretarako jakinarazitako banku kontuan ordainduko da. Kontu hau ezin egongo da pertsona baten izenean.

ZAZPIGARRENA.- Entitatearen erruz edo hitzarmen honen zati edo osotasuna bete ezaren ondorioz, Entitatearen berezko zailtasunak direla medio, edo beronen desagertzearen ondorioz egin gabe gera litezkeen ekitaldiak ez dira ordainduko. Ekitaldiak bere osotasunean ordainduko dira, hauen bertan behera geratzekoaren arrazoia Entitate Artistikoaren edo Udala ez den kasuetan, Entitate antolatzailearen landakoa denean.

ZORTZIGARRENA.- Ekitaldiaren antolatzailea Udala ez denean, entitate antolatzaileak, Udalak entitate artistikoekin dituen betebehar berberak izanen ditu.

BEDERATZIGARRENA.- Entitate artistikoa Udalarekin harremanetan jarri nahi badu Kultura Zerbitzuaz baliatuko da, azken hau izango baita Kultura Zinegotziaren aurrean proposamen egokiak aurkezteko arduraduna.

HAMARGARRENA.- Emanaldiaren berri emateari buruz, halakorik balego, segidako araua hartuko da kontuan:

Programa, txartel eta gainontzeko propagandan, nahitaez eta modu nabarmenean, Kultur Etxearen logotipoak agertu beharko du, Kultura Zerbitzuan eskuratu ahalko dena. Aipatu publizitatea gazteleraz eta euskaraz aginen da.

Aurreko betebeharra ez betetzeak doakion diru-laguntzaren murrizketa ekarriko luke.

HAMAIKAGARRENA.- Ekitaldi baten gutxieneko iraupena 60 minutukoa izanen da musika taldeentzat eta 30 minutukoa dantza taldeentzat.

HAMABIGARRENA.- Hitzarmenaren balizko berriztapenari begira, hitzarturiko ekitaldien artean buruturikoen kopurua, herritarren eskakizunaren joera, erakundearen kalitate artistikoa, etab… balioetsiko dira.

HAMAHIRUGARRENA.-Udalarekin hitzarmena sinatu nahi duten herriko Entitate Artistikoek, Atarrabiako Udalak ezarritako otsailaren 15erainoko epea dute hori gauzatzeko. Eskaerak Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoko erregistroan aurkeztuko dira (kale Nagusia 22).

Eskaera eredua

HAMALAUGARRENA.– Honako hitzarmena, 2019. urtean eginiko aktibitateei dagokie eta 2019. urteko abenduaren 31n akitzen da.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.