Garrantzitsuenak



Atarrabiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea diruz lagunduko du.

Diru-laguntza deialdia, euskarazko udalekuetan parte hartzen dutenentzat

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute diru-laguntza:

  • Lehen Hezkuntza edo DBHko ikaslea izatea.
  • D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publikoan edo ikastolan euskaraz ikasten dutenak)
  • Atarrabian edo Ezkabarten erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatu eta ebazten den bitartean.

Eskabideak irailaren 9tik 30era bitarte aurkeztuko dira Atarrabiako Udalaren Erregistro Orokorrean, instantzia sinatuan.

Eskabidearekin batera ondoren aipatzen diren agiriak eta informazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskatzailearen edo legez ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NAren fotokopia.
  • Adinez txikia eskolatua dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.
  • Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  • Udalekuaren matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretaren lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.