Garrantzitsuenak



Deialdiaren helburua eta arau orokorrak

Deialdi honen helburua da, denboraldi baterako kontratazioetarako zerrenda bat lortzea kaleak garbitzeko zerbitzurako Gidari bezala lan egingo duten izangaiekin, Atarrabiako Udalean sor daitezken aldizkako betebeharrak betetzeko asmotan.

Izangaien zerrenda honek, deialdi honen helburu berdina duen aldi baterako kontratazioetarako egon litekeen beste edozein zerrenda baliogabetu eta efekturik gabe utziko du.

Deialdi hau, ekainaren 5eko 113/1985an Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Dekretu Foraleko 42.2 artikuluan aldi baterako pertsonalaren hautaketari buruz jartzen duenaren arabera gauzatuko da, baita aplikagarri zaizkion gainerako arauez ere.

Kaleak garbitzeko zerbitzuko Gidari postuak hurrengo funtzioak ditu atxikita, beste batzuen gain:

  • Kaleko garbiketak egitea horretarako zuzenduak dauden ibilgaituak eta makineriak erabiliaz
  • Ibilgaituen eta makinerien mantenimenduaz arduratzea beren funtzionamendu egokia ziurtatzeko, segurtasun laboralari buruzko arauak beteaz.

Soldata: Hasierako soldata Nafarroako Administrazio Publikoko pertsonalaren D mailari dagokiona izango da, honi Udalak Plantila organikoan ezarriak dituen konplementuak gehitu beharko zaizkio. (21.000 € gordin/urteko gutxi gorabehera lanaldi osoko kontratuetan)

Hizkuntza eskakizuna: Meritu bezala baloratuko da euskara jakitea, europako ororen esparruan hizkuntzei buruz jartzen duenaren arabera. Ahozkoa B2 maila eta idatzizkoa B1 maila.

 

BASEAK

INSTANTZIA

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda (2019/02/07)

 

2 comentarios

  1. Jesus at 16:41 - Reply

    Buenas tardes,
    ¿Donde se deben presentar las instancias?

    • Ayuntamiento de Villava - Atarrabiako Udala at 09:32 - Reply

      Las instancias se deberan presentar en el Ayuntamiento

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.