Garrantzitsuenak



Minddfulness edo Arreta Osoa Emakumeentzat

Berdintasun Zerbitzuak, berriro ere, eta aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita ikastaro hau programatuko du. Ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 17an amaituko da; astelehenean eginen da 16:00etatik 17:30ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da matxoaren 13tik 25era.

Emakumeentzako ikastaroa delako galderari erantzuteko esan behar da lanaren sexuen arteko banaketaren ondorioz emakumeak direla, gehienetan, lanaldi bikoitzak izenekoak euren gain hartzen dituztenak; alegia, alde batetik soldatapeko lana egiten dute, eta bestetik, etxeko lanez eta adinez txikien, zaharren eta pertsona mendekoen zaintzaz arduratzen dira. Denboraren erabilpenaren gaineko inkestek diote emakumezkoek gizonezkoek baino bi ordu gehiago ematen dituztela egunean lan hauetan. Hau honela izaki, emakumezkoek denbora gutxiago dute aisialdirako, kirolerako, eta finean, euren buruak zaintzeko. Ikastaro honen helburua estresa murriztea da eta gaur egun, emakumezkoak dira gehienetan hau pairatzen dutenak. Honi, gainera, antsietatea eta depresioa eta gaitz eta patologia hauek dakarten botiken hartzea gehitu behar zaio. Ikastaroaren bitartez estresa murrizteko eta norberaren zaintza lanak indartzeko tresnak eskuratuko dira.

Emakumezkoen Sexualitatea eta Ahalduntzea

Berdintasun Zerbitzuak, bigarrenez jarraian, Emakumezkoen Sexualitatea eta Ahalduntzea ikastaroa programatuko du, aurreneko edizioa oso arrakastatsua izan zelako. 16 urtez gorako (mugarik gabe goitik) emakumeei zuzendua dago. Ikastaroa apirilaren 9an hasi eta ekainaren  18an amaituko da; asteartetan eginen da 18:00etatik 20:00ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da marxoaren13tik 25era.

Ikastaro honetan landuko diren edukiak nor bere buruaren ezagutza, osasun sexuala, fisikoa, emozionala eta harremanei buruzkoa indartzera zuzendurik daude. Era berean, gure bizitzako ziklo eta aldiak errazago eramaten lagunduko diguten tresnak eskuratzeko aukera emanen digute. Honek guztiak emakume parte-hartzaileen autonomia handiagoa, ahalduntzea eta elikadura eta gozamenezko bizipenak ahalbidetuko ditu.  Topaketa eta gogoeta gunea izanen da.

Biodantza

Berdintasun Zerbitzuak, berriro ere, jada iaz eskaini zen Biodantza ikastaroa programatuko du. Ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 17an amaituko da; astelehenean eginen da 19:00etatik 20:30ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da martxoaren 13tik 25era.

Emakumeei zein gizonei zuzendua dago. Ikastaroaren helburua da elkarren ezagutza sakonagoa izatea eta elkar maitatzen ikasteko eta norberak dituen gaitasunen berri izateko eremua sortzea. Beste betaurreko batzuen bitartez begiratu nahi dugu, hitz egiten diguna gorputza dela erakusten digutenak, gure gogoaren bolumena jaisten dugun bitartean.

Bios-Bizitza + Dantza, “Bizitzaren Dantza”. Biodantzaren egitekoa da, taldearen bitartez, nor garenaren inguruan esperimentatzea, geure burua aurkitzea; gure tresnak bizipena, gorputzaren mugimendua eta musika dira.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.