Udaletxeko Kirol Eskoletan izen berritzeak: 2024/2025 denboraldia
Maiatzaren 3tik 17ra bitarte 2023/24 denboraldian Udaletxeko Kirol Eskoletan izena emana dutenek 2024/2025 denboraldian eskolan jarraituko duten ala ez baieztatu beharko dute
Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) eraikin bati dagokion agiri teknikoa da eta bertan zehazten da zein den haren kontserbazio egoera orokorra, zein den haren irisgarritasun maila eta zein den haren ziurtapen energetikoa.
EET-a idatzita edukitzeko data:
50 urte betetzen direneko data | EET-a izateko azken data |
2013ko abenduaren 31 baino lehen | 2018ko urtarrilak 1 |
2014, 2015 eta 2016 urteetan zehar | 2019ko urtarrllak 1 |
2017 eta 2018 urteetan zehar | 2020ko urtarrilak 1 |
2019 urtean | 2021eko urtarrilak 1 |
2020ko urtarrilaren 1etik aurrera | 50 urte betetzen direneko urtebete baino lehen |
EET-a nahitaezkoa da birgaitze babestuko espedientea bideratzeko:
Gogora ekarri behar da abenduaren 26ko 28/2018 Foru Legearen 34.7 artikuluak, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu zuenak, familia bakarreko etxebizitzetara hedatu zuela EET (Eraikinen Ebaluazio-Txostena) egiteko betebeharra, egutegi honen arabera (hamahirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa):
a) 2018ko abenduaren 31n 100 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, 2020. urteko lehen eguna baino lehen dagokion txostena izan dezaten.
b) 2019ko abenduaren 31n 75 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, 2021. urteko lehen eguna baino lehen dagokion txostena izan dezaten.
c) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera 75 urteko antzinatasuna duten familia bakarreko etxebizitzek eraikinaren ebaluazioa egin beharko dute, antzinatasun hori eskuratu zutenetik urtebete igaro baino lehen dagokion txostena izan dezaten.
Era berean, Foru Legeak ezarri zuen bizigarritasun-zedula emateko edo berritzeko beharrezkoa izango dela Eraikinen Ebaluazio Txostena izatea, gabezia arinak dituen gai emaitzarekin, hura eska daitekeenean eta eraikina familia-unitate bakar batena, pertsona fisikoarena edo juridikoarena denean.
Beraz, gogorarazten da derrigorrezkoa dela familia bakarreko eraikinetan EET eginda izatea 2020/01/01etik, 100 urtetik gorako eraikinen kasuan bizigarritasun-zedula berritu edo eman ahal izateko (1918ko katastroko data edo lehenagokoa).
Maiatzaren 3tik 17ra bitarte 2023/24 denboraldian Udaletxeko Kirol Eskoletan izena emana dutenek 2024/2025 denboraldian eskolan jarraituko duten ala ez baieztatu beharko dute
Ordainketa egiteko borondatzeko epea ekainaren 20an amaituko da
Izen emate eta ordainketak otsailaren 19tik 28ra, 948 012 012ra deituz
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.
Deja un comentario