Garrantzitsuenak



Atarrabiako Udalak parte-hartze demokratikoa eta tokiko afera publikoen kudeaketan gardentasuna sustatzeko duen konpromisoa aldarrikatu nahi du herritarren aurrean. Herritarren Parte-hartzearen udal Araudiak gizarte-dinamikaren indartzea bultzatzen du. Araudiak dio beharrezkoa direla herritarren inplikazio handiagoa  eta elkartegintza erabakiak hartzeko orduan, herritarren parte-hartze handiagoa ahalbidetuko duten tresnak martxan jarrita.

Herriko Jaiak gure herrietako gertaera soziokultural garrantzitsuena dira; herritarrek gehien espero duten gertaera dira eta txupinazoaren jaurtitzea da jai horietako ekitaldirik kuttunena. Txupinazoa jaurtitzea ohorea da eta normalean alkate edota zinegotziek jaurtitzen dute.

Araudi honen bitartez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 70.1 artikulua  eta Toki Administrazioaren Foru Legearen 92.1 artikulua betez, Alkatetzak prozedura bat abiarazi nahi du. Prozedura honen bitartez herrian erroldaturiko pertsonek hautatuko dute 2019ko Jaietako Txupinazoa jaurtiko duen pertsona edota erakundea.

Horretarako, prozedura hau abiarazten da:

1. Sari hau emateko proposamenak Erakundeen Udal Erregistroan inskribaturiko erakundeek, Jaien programako ekintzaren bat antolatzen duten erakundeek eta Atarrabiako Udalaren udal-taldeek egin ahalko dituzte.

2. Erakunde edota udal-talde bakoitzak proposamen bana egin ahalko du, proposatzen den pertsona fisikoa edota juridikoa jasoko duena eta halaber baloratu nahi diren merituak jasotzen duen memoria. Proposamen hori Araudi honi Eranskin gisa eransten den agiriak zehaztuko da. Proposamenak Udaletxeko erregistroan (Herritarrak Hartzeko Bulegoa) aurkeztuko dira 08:30etatik 14:30etara bitarteko ordutegian. Aurkezteko epea 2018ko abuztuaren 16an, ostiralez, 14:30etan amaitzen da.

3. Jaietako Udal Batzorde Informatzaileetako kideek eta Jaietako programan ekintzaren bat antolatzen duten erakundeen eta taldeen ordezkari batek osatutako Batzordeak aurkeztutako proposamenak eta hautagaitzen merituak aztertu eta hiru hautagaitza aukeratuko ditu bozketa bidez. Bozketa egiten momentuan bertan dauden zinegotzi eta ordezkari bakoitzak aurkeztu guztien artean bi hautagaitzen aldeko bozka eman ahalko du. Bozka gehien lortzen dituzten hiruak aukeratuak izanen dira. Berdinketa ematen  bada berriro bozkatu beharko da, kasu honetan, hautagaitza bakarrari.

4. Irailaren 4tik 15era bitarte Atarrabiako Udalak epe ba tirekiko du herritarrek, bozketa norbanakoaren bidez, parte har dezaten, Atarrabian erroldaturiko pertsonek 2019ko Jaietako txupinazoa jaurtiko duen pertsona edota erakundea hautatzeko.

5. Herrian erroldaturiko pertsona bakoitzak bozka bakarra eman ahalko du. Horretarako NANaren edota honena giri baliokidearen zenbakia eman beharko du. Bozka emateko bideak hauek dira:
– Bertara joanda,  09:00etatik 14:30etara Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan.
– Telefono bidez 012ra deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara.
– Udalaren wb orrialdean: www.atarrabia.es

Prozeduraren epeak hauek izanen dira:

  • Proposamenen aurkezpena: abuztuaren 1etik 16ra.
  • Hautagaitzen proposamena: abuztuak 22.
  • Herri bozketa: irailaren 4tik 15era.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.