Garrantzitsuenak



Minddfulness edo Arreta Osoa Emakumeentzat

Berdintasun Zerbitzuak, berriro ere, eta aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita ikastaro hau programatuko du. Ikastaroa urtarrilaren 14an hasi eta martxoaren 25ean amaituko da; astelehenean eginen da 16:00etatik 17:30ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da abenduaren 13tik 21era.

Emakumeentzako ikastaroa delako galderari erantzuteko esan behar da lanaren sexuen arteko banaketaren ondorioz emakumeak direla, gehienetan, lanaldi bikoitzak izenekoak euren gain hartzen dituztenak; alegia, alde batetik soldatapeko lana egiten dute, eta bestetik, etxeko lanez eta adinez txikien, zaharren eta pertsona mendekoen zaintzaz arduratzen dira. Denboraren erabilpenaren gaineko inkestek diote emakumezkoek gizonezkoek baino bi ordu gehiago ematen dituztela egunean lan hauetan. Hau honela izaki, emakumezkoek denbora gutxiago dute aisialdirako, kirolerako, eta finean, euren buruak zaintzeko. Ikastaro honen helburua estresa murriztea da eta gaur egun, emakumezkoak dira gehienetan hau pairatzen dutenak. Honi, gainera, antsietatea eta depresioa eta gaitz eta patologia hauek dakarten botiken hartzea gehitu behar zaio. Ikastaroaren bitartez estresa murrizteko eta norberaren zaintza lanak indartzeko tresnak eskuratuko dira.

Komunikatzearen artea

Emakume eta gizonei zuzendutako ikastaro honek bost saio izanen ditu: urtarrilak 10, 24 eta 31 eta otsailak 14 eta 21. 17:30etatik 20:00etara eginen da Kultur Etxean. Ikastaro honetan Berdintasun Zerbitzua laguntzailea da. Prezioa 10koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da abenduaren 13tik 21era.

Ikastaroaren abiapuntua gogoeta hau da: komunikazioak gure bizitzaren parte da jaiotzen garen unetik beretik; izan ere, gure gogobetetasuna bideratzeko tresnarik garrantzitsuena da. Ordea, askotan, tirabirak eta frustrazioa sortarazi eta elkarren arteko harremanak pobretzen dituzten komunikazio oztopoekin egiten dugu topo; hala nola, ustea, bortizkeria hitz egiterakoan, gaizki ulertzeak, entzuten ez jakitea, etab. Zaitasunak ditugu liskarrak bideratzeko eta ezintasuna eta egonezina nagusitzen zaizkigu eta ez dugu irtenbiderik aurkitzen. Ikastaro honetan komunikazio arloko hainbat tresna eta trebetasun ezagutu eta landu behar ditugu, hauen bitartez gu eta  komunikazio kide ditugun pertsona horien artean zubigintza egin ahal izateko. Ikastaroa euren barne indarra ezagutu eta indartu nahi duten, autoestimu handia eraiki eta konfiantza irabazten segi nahi duten, eta finean, besteekin modu eraginkorrean komunikatu nahi dutenentzat zuzendua dago.

Emakumezkoen Sexualitatea eta Ahalduntzea

Berdintasun Zerbitzuak, bigarrenez jarraian, Emakumezkoen Sexualitatea eta Ahalduntzea ikastaroa programatuko du, aurreneko edizioa oso arrakastatsua izan zelako. 16 urtez gorako (mugarik gabe goitik) emakumeei zuzendua dago. Ikastaroa urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 12an amaituko da; asteartetan eginen da 18:00etatik 20:00ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da abenduaren 13tik 21era.

Ikastaro honetan landuko diren edukiak nor bere buruaren ezagutza, osasun sexuala, fisikoa, emozionala eta harremanei buruzkoa indartzera zuzendurik daude. Era berean, gure bizitzako ziklo eta aldiak errazago eramaten lagunduko diguten tresnak eskuratzeko aukera emanen digute. Honek guztiak emakume parte-hartzaileen autonomia handiagoa, ahalduntzea eta elikadura eta gozamenezko bizipenak ahalbidetuko ditu.  Topaketa eta gogoeta gunea izanen da.

Biodantza

Berdintasun Zerbitzuak, berriro ere, jada iaz eskaini zen Biodantza ikastaroa programatuko du. Ikastaroa urtarrilaren 14an hasi eta martxoaren 25ean amaituko da; astelehenean eginen da 19:00etatik 20:30ak arte Kultur Etxean. Prezioa 10 €koa da eta izena emateko 012ra deitu behar da abenduaren 13tik 21era.

Emakumeei zein gizonei zuzendua dago. Ikastaroaren helburua da elkarren ezagutza sakonagoa izatea eta elkar maitatzen ikasteko eta norberak dituen gaitasunen berri izateko eremua sortzea. Beste betaurreko batzuen bitartez begiratu nahi dugu, hitz egiten diguna gorputza dela erakusten digutenak, gure gogoaren bolumena jaisten dugun bitartean.

Bios-Bizitza + Dantza, “Bizitzaren Dantza”. Biodantzaren egitekoa da, taldearen bitartez, nor garenaren inguruan esperimentatzea, geure burua aurkitzea; gure tresnak bizipena, gorputzaren mugimendua eta musika dira.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.