Garrantzitsuenak



Foileto informatiboa

Izenematea Udalaren kirol eskoletan

Abuztuaren 22tik irailaren 30era: Izenematea ondoko modu hauetakoren bidez eginen da (Atarrabian eta Ezkabarte-Anuen erroldatuak bakarrik):

012 telefonora deituta (948 012 012 Nafarroatik kanpo). Izenematearen %50a edo guztia ordainduta, banku-txartelaren bidez. Ordainketa bi zatitan egiten bada kontu zenbaki bat eman beharko da gainerako %50a 2020ko urtarrilean kobratu ahal izateko.

Atarrabiako Udalaren Herritarrak Hartzeko Bulegora joanda. Bertan, %50a edo osorik ordainduko da, ordain-gutunaren bidez (%50a ordaintzen bada inskripzioa gauzaretzakoan kontu-korrontearen zenbakia idatziko da 2020ko urtarrilean, 2. zatia igortzeko), ordainketa Atarrabiako Rural Kutxan egiteko. Ordainagiri horrekin HeHaBra itzuli beharko da inskripzioa gauzatzeko.

Kontsultak:

– Udal igerilekuetako kiroletako zerbitzua (Martiket) Tfnoa. 948 12 49 99

– Herritarrak hartzeko bulegoa, Kale Nagusia 22, Tfnoa. 948 13 66 80

Ordainketa deuseztatzea:

Bajak – Itzultzeak: Baja eskaerak Udaletxean eginen dira idatzi baten bidez. Aktibitatea hasi ondoren ez da ordaindutako kopuruaren itzulketarik onartuko. Salbuespenezko kasuetan Herritarrak hartzeko Bulegoan eskatu eta justifikatu beharko da idatzi baten bidez.

Bigarren ordainketa bertan behera uzteko, beharrezkoa da idatziz baja eskatzea 2019ko abenduaren 31a baino lehen.

Izenematea Gazte eta helduendako jarduerak eta igerilekua

Izena emateko egunak eta tokia:

Abonatuak: Abuztuaren 21etik 30era, 012 telefonoan.

Ez abonatuak: Abuztuaren 27tik 30era, 012 telefonoan.

Plaza libreak: irailaren 3tik aurrera, Martiket instalakuntzetako harreran, presentzia moduan.

Ordainketa: txartela bidez bakarrik. Irailaren 3tik aurrera, bertara joanda egindako izenemateak, eskudirutan edota txartela bidez ordaindu ahalko dira.

Kontsultak:

• Argibideetarako telefonoa: 948 33 49 20, 09:00etatik aurrera.

2 comentarios

  1. Iruna at 21:52 - Reply

    Tienen algur actividad deportiva a las 17.30?
    Gracias

    • Ayuntamiento de Villava - Atarrabiako Udala at 07:38 - Reply

      Lo puede consultar llamando a las instalaciones deportivas, teléfono 948 33 49 20. Un saludo.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.