Garrantzitsuenak



Paz de Ziganda Ikastolak natura zaintzeko helburua zuen jarduera batenbat eskatu zigun eta honakoa proposatu genion: kaleetan barrena botatzen ditugun zakarra, euri-urak direla eta zoladuretan irristatu eta ibaira erori daitezke, hortik itsasoraino ailegatzeko.

Hori dela eta, hitzaldi bat eman genuen eta ikasleek euri-zorutatik ibairaino ze zabor mota ailegatzen diren ikus ditzaten, Ikastolatik Udaletxe Plazaraino paseo bat eman genuen.

Modu honetan, hemendik, batzutan, inkonszienteki bada ere, gure ibai eta itsasoak kutsatzen ditugula informatu genuen. Beraz, bertako jarduerek inpaktu global bat izan dezaketela pentsatu behar dugu. Ideia hau Agenda 21aren helburu bat da, etorkizunean Atarrabia jasangarriago bat lortzeko, sensibilizazio jarduerak, herritarrak informatzeko esfortzuak, klima aldaketaren aurkako borrokan sakontzea…diren bezala. Ez al duzu uste uholde-euriekin egoera okertuko dela?

Ikastola, eskola, kolektibo eta elkarteekin parte hartzen jarraitu nahi dugu, hala nola, herritarrekin, orokorrean. Beraz, informazio gehiago nahi baldin baduzu, Udalarekin kontaktuan jarri zaitez.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.