Garrantzitsuenak



Pasaden astean, prentsaurrekoan, Nafarroako hiritarren Atari Energetikoa aurkeztu zen. Hau, guztion eskura dagoen aplikazio bat da,www.sie.navarra.es atarian kontsulta daitekeena. Honen bidez, Nafarroako Gobernuko eraikinen gestio energetikoa ezagutu daiteke.

Atarrabiak bere datuak gehitzen ari da, herritarrek aplikazio hau erabil ahal dezaten. Izan ere, Udaletik aldaketa klimatikoa eragozten duten emisioak jaitsi nahi ditugu, eta Agenda 21 bitartez, ekimen hau herriari luzatu nahi diogu.

#InformazioEnergetikoa #Gardentasuna

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.