Garrantzitsuenak



Atarrabiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Autodefentsa Feminista tailerra antolatu du. Emaginek gidatuko du tailerra, tailer hauen helburua da sexu erasoen prebentzioa lantzea ahalduntzearen bidez. Gogoeta egin eta jai ingurunetan aldaketa esparruak sortu nahi ditugu. Horretarako, baliabideak eta tresnak erabiliko ditugu, sexu erasoak identifikatu eta haien aurka egiteko. Autoestimutik eta nor bere buruaren ezagutzatik abiatuko dugu gure lana.

Bi tailer ezberdin eginen ditugu:

  • 12 eta 15 urte arteko neskentzako tailerra (2004-2007 urteen artean jaioak), egunotan: irailak 20, 17:00etatik 21:00etara eta irailak 21, 10:00etatik 14:00etara. Izenemateak irailaren 16tik 22ra.
  • 16 urtetik gorako emakumeentzako tailerra, egunotan: irailak 27, 17:00etatik 21:00etara eta irailak 28, 10:00etatik 14:00etara. Izenemateak irailaren 9tik 15ra.

Izenemateak bi modutan gauza daitezke: igualdad-mujer@villava.es helbidera posta bat bidalita, edota WhatsApp-a bidalita 660437510 zenbakira, ondoko datuak aipatuz: Izen-abizenak, jaioteguna, Atarrabian erroldaturik zauden ala ez eta harremanetarako telefono zenbakia.

Doako tailerra da. Animatu, parte hartu eta zabaldu!

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.