Garrantzitsuenak



Lurraldeko nafar agentziak eta Lursarean jasangarritasuneko nafar agentziak Egoki2 proiektuan parte hartu dute. Proiektu hau Gobernu foralak eta tokiko erakundeko nafar sareak bultzatzen dute Jasangarritasunerantz (NELS sarea) udalek hirigintzan eta lurralde antolamenduan dauden klima-aldaketetara egokitzen diren iniziatibak sustatzeko.

Atarrabiak klima aldaketaren aurka egitearen helburua hartu du. Arrazoi hori dela eta, egiasmo hau Agenda 21eko Udal Ekintza Planean gehitu du. Klima Aldaketaren aurrean arintze neurriak hartu behar dira, txartzen duten emisioen beherapena bezala, baita adaptazio neurriak ere, adibidez, herritarrek ondorio gutxiago jasan ditzaten, aldatzea.

Arinketa dela eta, udal eraikinetan emisioak gutxitzeko neurriak hartzen ari dira, berotegi-efektua areagotzen dutenak, eta Sustainability Proiektuaren bidez, eraikin pribatuen efizientzia energetikoa lortu nahi da.

Adaptazioaren inguruan, Atarrabiak bere urbanismoa egokituko du eta herritarrak kontzientziatuko ditu klima aldaketa pairatzen ari direlaren inguruan. Zeintzuk dira jada jasaten ari diren ondorioak? Kontatuko dizugu: uholde-urak, lehorte luzeak eta tenperatura altuak.

Konturatu al zara gero eta uholde gehiago baldin baditugu fenomeno hau pairatu dezaketen zonaldetako eraikinetan kalte gehiago daudela nabarituko dugula? Hori dela eta, Atarrabiak bere Udal Plan Orokorra berritu du, aipatutako zonaldetan eraikin berrien eraikitzea saihesteko. Baina hori ez da gauza bakarra, Atarrabiako garapenarekin, zonalde berdeak alde batera utzi dira, euriak xurgatzen dituen zonaldeak direlarik, hain zuzen. Euria egiten badu, ura zoladurara baldin badoa ibaira zuzenean joango dela konturatu al zara? Neurri honek uholdeak areagotu ditzake.

Hurrengo bideoan kontatuko dizugu:

https://drive.google.com/file/d/1GOHW8FtqEz1v8zTJYXH0tBE9aHOqFG_K/view

Gero eta lehorte gehiago baldin badaude, zure ustez zentzuduna al da zonalde berdeak mantentzeko helburuarekin hauen ureztatzean ur kantitate handiak gastatzea? Atarrabiako zenbait herritarrek ezezkoa eman digute. Hori dela eta, gure burua berregokitu nahi dugu eta parkeetan hainbeste ur eskatzen ez duten espezieak ordezkatu nahi ditugu.

Bestalde, zenbait kaleetan ia itzalperik ez dagoela konturatu al zara? Beroa egiten duen egunetan oso zaila egiten zaigu Udaletxe Enparantzan edo Ardantzean zehar joatea. Tenperatura altuen egoera honetara itzalpea eskaintzen duten zonaldeak eskaintzen adaptatu nahi dugu.

Hurrengo bideoan kontatuko dizugu.

Horregatik Egoki2 proiektuan parte hartu dugu: elkarrekin klima aldaketaren aurka egiten, efektu honen aurka sentsibilizatuz eta herritarrekin batera aipatutako arazoei aurre eginen dion berdea den azpiegitura diseinatuz. Hau guztia, paseatzen eta jendearen iritzia jasotzen egin dugu: Iturrondo eta Nafarroako Gorteen Plaza aldatuko diren lehenengo zonaldeak izango dira!

Lagundu izaiguzu udalerria hobetzen!!!!

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.