Garrantzitsuenak



Oinarriak

1.- Atarrabiako Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, “Besta Jira” XXIV. Argazki Lehiaketa iragartzen du. Hiru modalitate izanen dira: zuri-beltzean, koloretan eta herriko gaiak.

2.- 16 urtez goitiko edonork parte ahalko du.

3.- Lanen gaia librea izanen da zuri-beltzeko eta koloretako modalitateetan. Orijinalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Argazkiak 40 x 50 cm-ko euskarri zurrunean (kartoi-luma edo antzekoa) muntatuak aurkeztuko dira.

4.- Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez modalitateko.

5.- Bina sari emanen dira modalitate bakoitzeko (zuri/beltzean eta koloretan); 250 €ko lehen saria eta 150 €ko bigarrena. Bertako gaiak modalitatean hiru sari emanen dira: 300 €ko lehen saria, 200 €ko bigarrena eta 100 €ko hirugarrena.

6.- Argazkiak (lanek kalterik jaso ez dezaten behar bezala babesturik) Atarrabiako Kultur Etxean (Kale Nagusia, 38 – 31610 Atarrabia) 2019ko urriaren 14tik azaroaren 8ra aurkeztuko dira, 09:00ak 21:00ak bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Lanak bertara joanda edota posta ziurtatu bidez aurkeztu ahalko dira. Antzolatzaileek lana jaso izanaren ziurtagiria luzatuko dute.

7.- Lan bakoitzaren atzealdean beronen izenburua ipiniko da. Era berean, kanpoaldean lanaren izenburua idatzita agertuko den kartazal itxi batean eta DIN A4 orri batean egileari buruzko datuak (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa) eta NANaren fotokopia erantsiko dira. Ez dira onartuko, atzealdean egilearen identifikazioa (izen-abizenak) agerian dituzten lanak.

8.- Erakunde antolatzaileak izendatukok du epaimahaia eta argazkigintzako hiru profesionalek osatuko dute. Epaimahaiburua Kultura Zinegotzia izanen da eta Udalaren kultura teknikaria izanen da idazkari, hitzarekin baina botorik gabea. Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ahalko ditu eta honen erabakia apelaezina izanen da.

9.- Saritutako argazkiak Udalaren jabetzara pasako dira. Lanen eskubideak Udalak izanen ditu. Beraz eskubidea luke lanen erreprodukzioak irabazpiderik gabeko ekimenetan erabili ahal izateko betiere egilearen izena aipatuz.

10- Udalak bere gain hartzen du, hala erabakitzen badu 2020ko urriaren 30era baino lehen aurkeztutako argazkiak erakusketan jartzeko eskubidea.

11.- Argazkiak ongi zainduko dira. Hala ere Udalak ez du bere gain hartzen suerta daiteken inolako kalteren erantzukizunik. Argazkiak ez zaizkie itzuliko egileei eta hiru hileko epea dute, 2020ko otsailaren 1etik aurrera, lanak jasotzeko.

12.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.