Garrantzitsuenak



Oinarriak

Oinarriak pdf formatuan

1.- Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak “Pedro de Atarrabia” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXVII. Literatur Sariketaren deialdia egin du. Saria 2.500 euro izanen da modalitate bakoitzean.

2.- Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Lan bat aurkeztu ahalko da gehienez idazleko eta hizkuntzako.

3.- Gaia librea izanen da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak.

4.- Idazlanek 12 orrialdeko luzera izanen dute gehienez, DIN A-4 neurrikoak, espazio bikoitzean mekanografiatuak eta alde batetik idatziak. Arial edota Times New Roman letra moldeko 12ko tamainan idatziko dira.

5.- Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: “Pedro de Atarrabia XXVII. Literatur Sariketa” eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izanen dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria.

6.- Idazlanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 31n amaitzen da.

7.- Epaimahaia Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta José María Romera idazleek osatuko dute

8.- Epaimahaiaren erabakia 2019ko azaroaren 16a baino lehen emango da ezagutzera. Sariak 2019ko azaroaren 30ean emango dira, herriko patroi San Andres egunean.

9.- Kontakizunak ondoko modu hauen bitartez ere aurkeztu ahalko dira:

  • Atarrabiako Kultur Etxean pertsonalki utzita.
  • Posta arruntaz Kultur Etxera igorrita (kale Nagusia 38. P.K. 31610 Atarrabia)
  • Posta elektroniko bidez cultura@villava.es helbidera igorrita, gaian hauxe jarrita: Pedro de Atarrabia XXVII. Literatur Sariketa. Bi artxibo erantsi beharko dira: batean kontakizuna Word formatuan izenburuarekin eta izengotiarekin eta bestean egilearen datuak (5. oinarriak zehazten duen moduan). Titulua kontakizunaren izenburua PLICA hitza ondotik duela izanen da.

10.- Ez da itzuliko aurkezturiko lanen orijinalik zein kopiarik. Ez da partehartzaileekin gutun-harremanik izango.

11.- Atarrabiako Udalak idazlan irabazleak argitaratu ahalko ditu. Hala ere egileak ez du egile eskubiderik galduko, berak ere lan horiek aurrerago argitaratu ahal izateko.

12.- Sariketan partehartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Deja un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.