2021eko uztailak 8

Atarrabiako Udal Eskolen Araudia

Atarrabiako Udalaren Kirol Eskolen eskaintza Atarrabian, Ezkabarten eta Anuen erroldaturiko pertsonei zuzenduak daude

Foto noticia

Atarrabiako Udalaren Kirol Eskolen eskaintza Atarrabian, Ezkabarten eta Anuen erroldaturiko eta aipatzen diren adinetako pertsonei zuzenduak daude.

PLAZAK

  • Plaza mugatuak: Gehieneko kopurua gainditzen bada ITXARON ZERRENDAK sortuko dira.
  • Plazak izenemate ordenaren hurrenkerari jarraiki beteko dira.
  • Ez da onartuko 2021eko maiatzaren 1etik aurrera gauzatutako erroldatzerik.
  • Erroldatu gabeko pertsonak itxaron zerrendan sartuko dira, jada osatutako taldeetan leudekeen toki libreak hartzeko.
  • Kirol Zerbitzuak beteko ditu Gimnasia Artistikoko eta Eskaladako hobekuntza-taldeen plazak.
  • Igeriketako Kirol Eskola: derrigorrezkoa da lau estiloak menderatzea eta behin betiko izena emateko sarrera-proba gainditzea.

ADINAK

Eskaintzaren baitako adinek lehentasuna izanen dute. Adin horretan dauden adingabeak “adingabeak” izeneko itxaron zerrendara igaroko dira, eta ondoren inskribatuko dira, plaza librerik geratuko balitz, Kirol Zerbitzuaren eta gurasoaren edo tutorearen oniritziarekin.

IKASTURTEAREN EGUTEGIA

Ikasturtea 2021eko irailaren 20an hasi eta 2021eko maiatzaren 31n amaitzen da. 2021-22rako onetsitako eskola egutegia jarraituko dugu.

ITZULKETA ETA BAJAK

  •  Maiatzeko aurreinskripzioagatik ordaindutakoa ez da itzuliko (behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik).
  • Jarduera hasitakoan, ez da ordaindutako kostua itzuliko. Salbuespenezko kasuak idatziz eskatu eta justifikatu behar dira, Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan.
  • Bigarren kobrantza baliogabetzeko, nahitaezkoa da 2021eko abenduaren 31 baino lehen baja ematea eta idatziz eskatzea HHBan.

 JARDUERA BERTAN BEHERA UZTEA

Udalak, izena eman duten gutxieneko pertsona konputurik ez duten jarduerak bertan behera uzteko eskubidea bere gain hartzen du.

EUSKARA / GAZTELANIA

Talderen batean izenemate kopuru nahikorik ematen ez bada talde mistoak eginen dira.

DIRU-LAGUNTZAK

Egoera ekonomiko-sozial “bereziek” murrizketak edo doakotasuna izan ahal dute, aldez aurretik eskatuta eta Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren irizpide eta txostenekin bat etorriz.

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: Atarrabiako Udala

Helburua: Kirol Zerbitzuak antolatzen dituen jarduerak kudeatzea eta albisteak argitaratzea udalaren webgunean eta zerbitzuak erabiltzen dituen sare sozialetan.

Eskubideak: Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea daukazu, udal-bulegoetara edo dpd@villava.es  helbide elektronikora joz.

Informazio gehiago: Gure web orriko Pribatutasun oharra – Atarrabiako Udala atalean, Pribatutasun Politikan sartuz.

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba