2021eko martxoak 4

Carmen Izal Garcesen “Aquellos años de nuestra juventud – Gure gaztaroko urteak” Atarrabiako gaien inguruko bildumaren ale berri bat argitaratu da

Liburua Kultur Etxean dago salgai eta 3 euro balio du

Foto noticia

Ale berri honek, bildumako hamabosgarren zenbakia dena belaunaldi batek nola bizi izan zituen bere gaztaroko urteak erakusten du, 50., 60. eta 70. hamarkadetan. Munduari begiratzea da, nekazal gizarte tradizional batetik.

Aski ezaguna da urte zailak izan zirela, bai politikoki eta baita ekonomikoki ere. Egileak garai zorrotz eta ekonomiko urriak islatzen ditu, nahitaez bete beharreko arau erlijioso eta sozial zurrunek markatuak. Gure mugetatik harantzago emakumeek eta gizonek arnasten zituzten askatasun aireak ez ziren ia nabaritzen Pirinioetatik hegoaldera.

Liburu honek Atarrabiak hiru hamarkadatan izandako bidaia eraldatzaileari buruz hitz egiten du, egilearen ikuspegi pertsonal eta gizatiarretik kontatuta, eta gure udalerriko panorama sozial, politiko, asoziatibo eta kostunbristan eragina izan zuten aldaketetan jartzen du arreta. Eta hori guztia, egileak, ikuspegi femenino edo feministatik, interpretatu nahi den bezala, ohartarazten digu.

Carmen Izal Garces: Atarrabia auzokoa izan zen hogeita hamar urtez. Psikologo klinikoa. Pertsonen arteko harremanetan aditua: bikotekidea, familia eta gizarte-bizitzako esparru guztietan. Kultura- eta gizarte-arloko hainbat elkarterekin lankidetzan aritu da: Ateneo Navarro, ANFAS, Alaiz Herri Kulturaren Kolektiboa. Gaur egun, Atarrabiako Herritartasun Eskolan parte hartzen du. Bere bizitza profesionalean zehar, ikastaro eta tailer ugari eman zituen erkidego osoko elkarteetan, eta hainbat profesionalen prestakuntzan lagundu zuen.

 

Deja un comentario



This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Volver arriba